Lankide:NayiElcanol/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

2017ko maiatzaren 7tik aurrera Matia Kalea igande eta jai egunetan oinezkoentzat izatea erabaki zen.[1] Horretaz gain, hilabete bakoitzaren azken larunbatean, Gazkoina Plazan baserriko produktuen merkatu bat ospatzen da. Ordutegia: 9:00- 14:00. [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matia kalea 1917. urtean

Kale honen izena Jose Matía Calvo izeneko gizon baten omenez jarri zen. Jose Matia Calvo Alaban jaio zen, Llodion 1806ko ekainaren 6ean. Bere haurtzaroa eta nerabezaroa Pasaian igaro zituen. 1821ean Manilara joan eta merkataritza-arteetara eskaini zen. Urte batzuk ondoren, “Matía, Menchacatorre y Compañía” izeneko etxe komertziala sortu zuen, non zetazko esportazioan lan egin zuen, baita beste jarduera batzuetan ere. Bere negozioei esker fragata-flota oso garrantzitsu bat eskuratu zuen eta dirutza handia bereganatu zuen. 1841ean Cadizera mugitu zen eta han merkataritza munduan jarraitu zuen.

1860. urtearen inguruan, Donostia bisitatu zuen eta 1871ko maiatzaren 29an Cadizen hil zen . Bere testamentuan zehaztu zuen bere herentziarekin zaharren egoitzak sortuko zirela Cadizen eta Donostian. 1889eko abenduaren 16ean Donostiako Matía zaharren egoitza ireki zen, Ibaeta auzoan.

Donostiako udaletxeak, Jose Matía Calvok egindakoa eskertzeko, Antiguoko kale bati bere izena jartzea adostu zuen. Alfonso XIII plazatik Benta-Berrira doan kaleari Matia kalea deitu zioten.

Gaur egun, bi fundazioak beraien funtzio originala egiten jarraitzen dute. Matía Fundazioa atentzio geriatrikoko zentro aurreratu bat da.[3]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Donostia.eus - [Berria Bilera apirilaren 26an Matia Kalea igande/jai egunetan Oinezkoen Alderdi bihurtzeari buruz»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Mercado de productos de caserío - Plaza Gascuña» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «José Matía Calvo. Llodio, Cádiz, San Sebastián | Euskádiz» www.euskadiz.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).