Lankide:Noragoi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eufonia (gailua)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen lehen erdialdean Joseph Faber asmatzaile austriarrak sortu zuen makina hizlaria da Eufonia. 1845ean Filadelfian eta 1846an Londresko Egiptoko Aretoan erakutsia izan zen[1]. Asmakuntzaren aurreko bertsio bat suntsitu zuen Faber-ek 1844an[2].

Hitz egiteko makina "Euphonia" Londresen erakusgai 1846

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faber-ek hogeita bost urtetik gora pasa zituen gailu mekanikoa eraikitzen. “Makina hizlari izugarria” mekanismo eta instrumentu ezberdinez osatuta zegoen: pianoa, hauspoa eta giza eztarria eta ahots organoen erreplika mekanikoa. Teklatuko teklak zapaltzean, giza operatzaileak sortutako soinuekin hauspoa puztutzen zen. Honek aho mekanikoa ireki eta mingain eta barail mekanikoak igo eta mugitzea ahalbidetzen zuen. Ingeleraz, frantsesez eta alemanez esaldiak sortzeko gai zen. The London Journal-ek hiru hizkuntza hauek azentu aleman batekin hitz egiten zituela kontatu zuen, sortzailearen ama hizkuntza hau baitzen. P.T. Barnum-ek berrizendatu zuen makina hizlaria Euforia izenez, harrigarria da eta seguraski kointzidentzia hutsa izen bera duen Hector Berlioz-en utopiarekin duen antzekotasun ideologikoa[3].

Eufonia ez zen tramankulu berritzailea izan, beste asmakuntza automaten antza bazuen. Hala nola, serie muntaien mekanika orokorra jarraitu zutenenena edoeta eskantsio mekanizatuaren bidez hizkuntzaren deskonposizio eta berreraikitzean oinarritzen ziren metodoena. John Clarken Eureka makinak Euforiaren antzeko teknologia zuen eta urte bat lehenago asmatu zuen. Honek ordea beste funtzio bat betetzen zuen, hexametroak sortzen zituen soinuen ordez[4].

Euphonia London Journal egunkarian 1870

Erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eufoniaren aho mekanikoa, mingaina eta baraila emakume maskara batek estalita erakusten zuten eta noizbehinka soineko bat jartzen zihoten maskararen azpian zintzilik. Publikoarentzat jarduten zuen, teklatuko operadorearen hitzak erantzuten edo imitatzen zituela eginez. Londresen egindako emanaldi batean, automata turkiar baten gisara ere aurkeztu zuten[1].

Eufonia deskribatuz, XIX. mendeko zientzialari estatubatuarrak, Joseph Henryk, azaldu zuenez, " ‘piano batenak antzerako’ hamasei palanka edo teklek oinarrizko hamasei soinu proiektatu zituzten, eta horien arabera, ‘Europako hizkuntza guztietako hitzak argi eta garbi sor daitezke’. Hamazazpigarren giltza batek glotisaren baliokidea ireki eta itxi zuen, ahots-korden arteko irekidura bat. ‘Makinaren plana hizketako giza organoena bezalakoa da, atalak sokekin eta palankekin lantzea tendoi eta muskuluen ordez’.

Londresko antzerki zuzendari John Hollingshead-ek esperientzia triste eta deprimente gisa deskribatu zuen:  “Imaginazio gutxi behar zen zeuden bisitari gutxiei sinestarazteko figurak giza pertsona kartzelaratu bat - edo erdi gizatiar bat- zuela, kanpoko botere ezinikusi batengatik poliki-poliki hitz egitera behartua zegoena” eta gainera “inork ez zuen pentsatu engainatuak izaten ari zirela Neskatila Ikustezinaren bigarren edizioko iruzur batekin[1]”.

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Hankins, Thomas L.. (1999). Instruments and the imagination. Princeton Univ. Press ISBN 0-691-00549-4. PMC 228269983. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  2. (Ingelesez) Knight, John I.. (1844). Mechanics Magazine. Knight ; Lacey (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  3. Holoman, D. Kern, 1947-. (1989). Berlioz. Harvard University Press ISBN 0-674-06778-9. PMC 19130273. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  4. Hall, Jason David, 1975-. (2017). Nineteenth-century verse and technology : machines of meter. Palgrave Macmillan ISBN 978-3-319-53502-9. PMC 1004348379. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).