Lankide:Ooliveri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estiloa

Munrok berak onartu du hainbat emakume idazleen hasierako eragina: Ktherine Anne Porter, Flannery O’Connor, Carson McCullers edo Eudora Welty. Eta bi gizonezko narratzaileena: James Agee eta bereiziki William Maxwell.

Munroren istorioetako asko Hurongo konderrian, Ontarion, kokatzen dira (https://www.theguardian.com/books/2012/nov/25/dear-life-alice-munro-review). Eskualdeari lotutako ikuspuntua bere fikzioaren ezaugarrietako bat da. Herri txikiei buruzko bere istorioak Estatu Batuetako landa-hegoaldeko idazleen kontakizunekin alderatzen dira. William Faulkner eta Flannery O’Connorren istorioetan gertatzen den moduan, Munroren pertsonaiek maiz ohitura eta tradizio errotuei aurre egin behar diete, baina haien erreakzioa lasaiagoa izaten da, Estatu Batuetako hegoaldeko idazleek sortutako pertsonaiekin alderatuz gero. Bere lanetako pertsonaiak objektibotasun eta zehaztasun handiarekin erakusten ditu. Bere pertsonaia maskulinoek gizon arruntaren funtsa jasotzen dute; aldiz, emakumezko pertsonaiak konplexuagoak dira.

Munroren lanak maiz kontakizun laburren idazle handienekin konparatu ohi dira. Bere istorioetan, Txekhovenetan bezala, tramak ez du garrantzi handirik  eta “ez da askorik gertatzen”; bere literatur mundua eguneroko bizitzan kokatzen da (itzulpena 9 or.). Garan Holcombek dio, Munroren kasuan, Txekhovekin bezala: “Dena oinarritzen da epifania momentu batean, bat-bateko argitze batean, xehetasun adierazgarri, sotil eta laburrean”. Munroren obrak “maitasuna eta lana ditu hizpide, eta haien akatsak. Txekhovekin konpartitzen du denborarekiko obsesioa, eta denboraren mugimendu gupidagabea atzeratu edo saihesteko gure ezintasunaren gainekoa”.(Holcombe, Garan (2005). Contemporary Writers., ed. Alice Munro. London: British Arts Council.)

Bere idatzietan, bereiziki bere lehen istorioetan, maiz azaltzen den gaia da heldutasunera iristen den neskatilarena, bere familia eta bere haurtzaroko hiri txikiarekin bakeak egiten dituena. Lan berriagoetan, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (2001) eta Runaway (2004) kasu, aldatu egin du bere ikuspuntua, helduaroari, bakarrik dauden emakumeei eta zaharren nahigabe eta bizipenei buruz aritzen da (itzulpena 10-11). Bere estiloaren ezaugarria da pertsonaiek gertaera bat argitzen duen eta hari zentzua ematen dion errebelazio bat bizitzea.

Sariak

Hiru aldiz irabazi du Governor General’s Award Saria.

1998an Estatu Batuetako National Book Critics Circle Award saria irabazi zuen The love of a good woman lanagatik.

Espainian, 2005ean Javier Marías idazleak Premio Reino de Redonda saria eman zion, eta 2011an Premio Tormenta saria irabazi zuen Zorion handiegia liburuagatik.

2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

Gainera, beste sari hauek ere irabazi ditu: Giller Prize (bi alditan), Rea Award, Lannan Literary Award, W. H. Smith Library Award, Man Booker International Prize, Marian Engel Award eta Premio Ennio Flaiano.Munroren lanek egokitzapen diferenteak izan dituzte zineman: Martha, Ruth and Edie (1988), Edge of Madness (2002), Away from Her (2006), Hateship, Loveship (2013) and Julieta (2016).



Ibilbide literarioa

Kritika

Gaur egun Melvillen lanetako batzuk (Moby Dick, Pierre, The piazza tales)  XIX. mendeko literatura estatubatuarraren kanonaren partetzat hartzen badira ere, bizirik zegoela ez zuen kritikaren oniritziaz gozatu (literatura de estados unidos, p. 54). Bidaietan oinarritutako eleberriek arrakasta handia izan bazuten ere, Mardi-ren argitalpenarekin hasi zuen bideak urrundu egin zuen irakurleengandik. Kritikak ere ez zituen ondo hartu lan horiek. Bere bizitzaren azken urteetan eta bera hil ondorengo lehen urteetan Estatu Batuetako literaturaren bigarren mailako egiletzat jotzen zen.

1910eko hamarkadaren bukaeran eta 1920ko hamarkadan Melvillen lanaren balorazio berri bat egin zen. 1917an Carl Van Dorenek Melvilli buruzko artikulua idatzi zuen Estatu Batuetako literaturaren historia estandarrean eta horrek egilearen lanaren estimazio berritu bat ekarri zuen berarekin.1921ean Raymond Weaverek idatzitako Herman Melvillen lehen biografia argitaratu zen Herman Melville: Mariner and Mystic. Weaverrek topatu zuen Billy Bud eleberriaren eskuizkribua Melvillen bilobak erakutsitako dokumentuen artean eta berak editatu zuen Melvillen lanen bilduma berri batean. Beste lan batzuk ere lagundu zuren egilearen lana berriz ere ezagutzera ematen.

1930eko hamarkadan Yaleko Unibertsitatean Melvillen inguruko ikasketak ezarri ziren (testuak, eskuizkribuak, eragina aztertzeko). Gerra ondorengo ikerketek Melvillen lanaren alderdi psikologiak aztertu zituzten, Ikerketa hauen ondorioz Melvillen poesiaren inguruko begirada berritu bat ekarri zuten: hauen arabera poesia Melvillen hautu kontziente litzateke. Begirada berritu honek, Melville Estatu Batuetako poeta inportanteenen artean kokatu zuen.

1960ko hamarkadan Melvillen lan osoaren edizio kritiko bat argitaratu zen (Northwestern University Press eta Newberry Libraryren artean). Edizio horrek argitaratu gabeko poemak, egunerokoak eta korrespondentzia ere biltzen zituen.

1945an The Melville Society sortu zen, irabazirik gabeko erakundea, Melvillen bizitza eta obraren ikerketa helburu duena.





Dame Cicely Isabel Fairfield (Londres, Erresuma Batua, 1892ko abenduaren 21a - Londres, Erresuma Batua, 1983ko martxoaren 15a), ezagunagoa Rebecca West edo Dame Rebecca West izenaz, britainiar idazle, kazetari, liburu-kritikari eta bidaia-idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rebecca West, Cicely Isabel Fairfield izenarekin jaio zen 1892an Londresen.  Giro intelektual biziko familia batean hazi zen. Bere ama, Isabel, eskoziarra zen eta  pianista formazioz. Bere aita, Charles Fairfield, jatorriz irlandarra eta kazetaria ogibidez. Aitak 1901ean utzi zuen familia Sierra Leonan fabrika bat irekitzeko eta 1906an hil zen Liverpoolen, bakarrik eta batere dirurik gabe. Bere familia, Cicely hiru ahizpetan gazteena zen, Edinburgora joan zen bizitzera eta han hasi zituen ikasketak, harik eta 1907an bertan behera utzi behar izan zituen arte, tuberkulosiaz gaixotu ondoren. Momentu horretatik aurrera bere formazioaren parte handi bat autodidakta izan zen.

Cicelyk aktore ikasketak egin zituen Londresen eta orduan hartu zuen Rebecca West izena Henrik Ibsen idazlearen Rosmersholm antzezlanaren emakume heroi gaztearen pertsonaian oinarrituta.

1912ko irailean Rebecca West H. G. Wells idazlearen lagun mina egin zen (beraren kontra egindako kritika zorrotz baten ondorioz) eta 1913aren bukaeran bi idazleak maitale bihurtu ziren. Haien arteko harremanak hamar urtez iraun zuen eta harreman honen ondorioz jaio zen 1914ko abuztuaren 4an Anthony West, bien semea. Maitasun-harremana bukatu ondoren ere, bien arteko adiskidetasunak 1946an Wells hil zen arte iraun zuen.

1930ean Henry Maxwell Andrews bankariarekin ezkondu zen eta berarekin bizitu zen 1968an senarra hil zen arte. Urte horretan Europara itzuli zen eta Londresen hartu zuen bizilekua.

1970z geroztik osasun arazoak jota, 1983aren martxoaren 15ean hil zen, Londresen, 90 urte zituelarik.

Ibilbide literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore ikasketak egin ondoren 1911tik aurrera Freewoman astekari sufragistan hasi zen idazten zutabegile bezala. Izan ere, bera eta bere ahizpa Letitia sufragisten mugimenduarekin konprometiturik zeuden. Ondoren Clarion egunkari sozialistan idazten hasi zen, sufragisten alde.

Westek mugimendu feminista eta sozialisten bozeramaile gisa landu zuen bere ospea, The New Republic, New Yorker Herald Tribune, New York American, New Statesman, The Daily Telegraph eta beste hainbat aldizkari eta egunkarietan entsegu eta kritikak argitaratuz.

1914ko uztailean bere lehen eleberria argitaratu zuen Indissoluble matrimony, Blast aldizkariaren lehen alean. Lehen saiakera labur honen ostean, 1918an Soldaduaren itzulera (ingelesez The return of the soldier) eleberria argitaratu zuen.

1922an The judge eleberria argitaratu zuen.

1936-1938 urteetan zenbait aldiz bidaiatu zuen orduko Jugoslaviara eta bidaia horien ondorio izan zen Black lamb and grey falcon liburua, non herrialde horietako historia, kultura eta egoera soziopolitikoa aztertzen dituen[1] . Gaur egun, hori da Rebecca Westen obrarik ezagunena[2].

Nurenbergeko epaiketen kronikak idatzi zituen The New Yorker aldizkariarentzat eta orduko esperientziak A train of powder (1950) liburuan jaso zituen.  1960an Hego Afrikan egon zen eta Apartheidari buruzko zenbait artikulu idatzi zituen Sunday times aldizkariarentzat.

Alargundu ondoren Londresen hartu zuen bizi tokia. 1966an bere azken eleberria argitaratu zuen The birds fall down, eta lanean jarraitu zuen Sunday telegraph aldizkariarentzat. 1982an argitaratu zuen bere azken lana 1900, zeinetan Viktoria erreginaren azken urtea aztertzen zuen.

Bere bizitzaren azken aldi honetako obra asko bera hil ondoren argitaratu zen, hala nola, Family memories (1987), This real night (1984), Cousin Rosamund (1985), The only poet (1992) eta Survivors in Mexico (2003).Garai honetako bukatu gabeko lanak ere bera hil ondoren argitaratu ziren: Sunflower (1986) eta The sentinel (2001).

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soldaduaren itzulera. Erein, Igela, 2014. Itzultzailea, Maialen Berasategi Catalán.
  1. West, Rebecca. (2014). Soldaduaren itzulera. Erein, Igela, 9 or. ISBN 978-84-9746-896-1..
  2. Monmany, Mercedes. (2015). Por las fronteras de Europa: un viaje por la narrativa de los siglos XX y XXI. Galaxia Gutenberg, 317-319 or. ISBN 978-84-15863-89-2..