Emakumeen sufragismoa
Emakumeen sufragismoa, Andreen sufragismoa edo Emakumeak bozkatzeko eskubidea emakumeen boto eskubidea eskatzen zuen mugimenduari deritzo. Sufragista ezagunenak emakumeak badira ere, gizon batzuen elkartasuna izan zuen mugimendu honek. Batez ere Estatu Batuetan eta Ingalaterran eman zitzaien izena, bertan hasi baitziren sufragistek indarra hartzen. Estatu Batuetan Elizabeth Cady Stantonek zuzendu zituen eta botoa emateko eskubidea 1890ean lortu zuten. Ingalaterran Emmeline Pankhurstek zuzeneko ekintzetara bultzatu zituen jarraitzaileak eta besteak beste sabotaiak eta grebak egin zituzten. 1928an botoa emateko eskubidea lortu zutenean, amaitu egin zen sufragisten mugimendua. Historialari askok feminismoaren aurrekariak bezala ikusten ditu mugimendu honen ekintzaileak.
Sufragismoa XIX. mende amaieran herrialde kapitalistetan sorturiko mugimendu politikoa da, emakumearen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen duena. Izan ere, Industria Iraultzak eragindako ondorioen artean, emakumearen parte hartze sozial handiagoa zegoen. Alemania edota Britainia Handia bezalako herrialde industrializatuetan emakume gazteen % 70a baino gehiagok soldatapeko lan bat zuten, eta ezkontzea jada ez zen emakumezko guztien bizitzako helburu eta irtenbide ekonomiko bakarra. I Gerrate Mundialean gainera, emakumezkoek ordura arte gizonezkoei gordetako lanak bete zituzten, eta haien balio sozialaz jabetzen joan ziren heinean, mugimendu sufragistak ere garrantzia hartu zuen.
Eduki-taula
Emakumeak lanean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Industria Iraultza baino lehenago, emakumeek era askotako lanak egiten zituzten landan, familiaren lantegian eta etxean. Emakumeei emandako zenbait lanbide: kapelagilea, kortsegilea, jostuna, irulea, esne-saltzailea eta neskamea. Soldatak oso eskasak ziren, familiak irauteko osagarri bat baino ez.
Industrializazioarekin batera, gero eta emakume gehiago zeuden zenbait lanetan: etxeko lanetan, ehungintzan, nekazaritzan, abeltzaintzan eta meatzaritzan; batik bat, lurrazalean, baina baita galerietan ere, bagonetak arrastatzen. Emakume gutxi aritu ziren lanean siderurgian eta metalurgian, portuetan, meatzaritzan eta eraikuntzan. Hala ere, emakumeen soldatak gizonenak baino askoz txikiagoak ziren.
Emakumeen lan egiteko eskubideari lagundu zion mugimendu bat sufragismoa izan zen.
Mugimendu sufragistaren eragina herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordea, sufragismoak ez zuen eragin maila berdina izan Europako herrialde guztietan:
- Europako iparraldeko herrialdeetan (Finlandia, Norvegia, Danimarka…): ez zen mugimendu handirik eman, bertoko pentsamendu garatuak berez emakumearen egoera legearen aurrean gizonezkoen egoerarekin parekatzea erraztu zuelako.
- Europako ekialdeko hainbat herrialdetan (Polonia, Austria, Txekoslovakia…): I Gerrate Mundialaren ostean, Alemaniar eta Austro Hungariar Inperioen desegitearekin erreforma oso aurrerakoiak ezarri ziren, emakumezkoen boto eskubidea barne, mugimendu sufragista handiaren beharrik gabe.
- Errusian: soilik boltxebikeen iraultzaren ondorioz ezarri zen emakumezkoen boto eskubidea.
- Turkiar Inperiotik independizaturiko herrialdeak (Grezia, Bulgaria, Jugoslavia…): tradizioa handia izanik, ez zen mugimendu sufragista handirik egon, ezta emakumeen eskubideen aldeko lege – erreformarik.
- Mendebaldeko herrialde katolikoetan (Portugal, Espainia, Italia…): mugimendu sufragistak ere ez zuen eragin handirik izan, eta soilik emakumezko batzuen borroka gogorra zela eta ezarri zuten emakumezkoen boto eskubidea beranduago.
- Espainian 1931an, Espainiako Bigarren Errepublikan lortu zuten emakumeek boto eskubidea.
- Erresuma Batuan 19. mendetik izan zuten indarra eta 20. menderako garaipen aipagarriak lortu zituzten. Sakontzeko, irakurri: «Suffragette»
- Mendebaldeko herrialde protestanteetan (aipatutako Erresuma Batua, Holanda…): modernoagoak eta ekonomikoki indartsuagoak ziren eta azken hauetan izan zen mugimendu sufragista indar handien izan zuen lekua. Boto eskubideaz gain, bestelako emakumeen aldeko lege – erreformak eragingo zituzten.
Herria | Urtea |
---|---|
![]() |
1893 |
![]() |
1901 |
![]() |
1906 |
![]() |
1913 |
![]() |
1915 |
![]() |
1917 |
![]() |
1918 |
![]() |
1918 |
![]() |
1918 |
![]() |
1918 |
![]() |
1918 |
![]() |
1919 |
![]() |
1920 |
![]() |
1920 |
![]() |
1920 |
![]() |
1921 |
![]() |
1931 |
![]() |
1934 |
![]() |
1945 |
![]() |
1945 |
![]() |
1947 |
![]() |
1947 |
![]() |
1947 |
![]() |
1947 |
![]() |
1949 |
![]() |
1950 |
![]() |
1952 |
![]() |
1954 |
![]() |
1957 |
![]() |
1957 |
![]() |
1962 |
![]() |
1963 |
![]() |
1963 |
![]() |
1964 |
![]() |
1967 |
![]() |
1972 |
![]() |
1974 |
![]() |
1974 |
![]() |
1976 |
![]() |
1989 |
![]() |
1993 |
![]() |
1993 |
![]() |
1993 |
![]() |
2005 |
![]() |
2006 |
![]() |
2011 |
Britaniar sufragismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Britainiar sufragismoari dagokionez, bi talde nagusitan banatu zela esan daiteke: alde batetik, sufragista moderatuek, Millicent Garret Fawcet buru, legearen barruko estrategiak bideratu zituzten (propaganda, mitinak…). Baina arrakasta handirik izan ez zutenez, mende amaieran suffragettes ezizenarekin ezaguturiko sufragista talde “erradikala” sortu zen.
Millicent Fawcett edo Millicent Garrett sufragista moderatuen burua izan zen. Bere ahizpa Elizabethekin Londresen Jon Stuart Millek ematen zuen emakumeen aldeko diskurtso bat entzun zuen eta bere lanaren defendatzaile bihurtu zen berehala. Nesken hezkuntza eta hauen boto eskubidea sustatu zuen. 1867an Londreseko Sufragista Komitearen kide bihurtu zen eta hurrengo urtean bere lehen interbentzio publikoa egin zuen nahiz eta emakumeek jendaurrean hitz egitea ezohikoa izan. Lydia Becker hil zenean britaniar mugimendu sufragistaren lider naturala bihurtu zen. Harentzat politika-propaganda eta publizitate-kanpainak ezinbestekoak izan ziren.
Suffragettes[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mende amaierako sufragista britainiar “erradikalak” ziren. Emmeline Pankhurst buru, propaganda eta mitinetaz gain, eraikin publiko eta saltokien erre edota politikari ezagunen etxeak erasotzen zituzten. Gobernu britainiarraren zapalkuntza errepresiboaren aurrean, sufragetteek gose grebekin erantzuten zuten gartzeletik, elikatzera behartzen hasi zituztelarik. Ordea, praktika larri honen kontrako protestak zirela eta, gobernuak “Arratoia eta Katuaren legea” aldarrikatu zuten, suffragetteak (arratoiak) ahul zeudenean gartzelatik askatuz, eta indarrak berreskuratzen zituztenean, gobernuak (katua) berriz ere hauek gartzelaratuz. I Gerrate Mundialaren ostean, azkenik, 1918an, 30 urtetik gorako emakumeen boto eskubidea lortu zuten, eta 10 urte beranduago (1928an) adinez nagusiko emakume guztiena.
Sufragistek jaso zuten oposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugimendu sufragistek oposizio handia jasan behar izan zuten, izan ere, ordura arte inposaturiko gizarte ordena kolokan jartzen zuen, emakumeek etxetik kanpoko bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu egiten zuen heinean. Horrela, gizonezkoek zein emakumezkoek osoturiko mugimendu anti–sufragistak ere sortu ziren, Ingalaterrakoak esaterako oso ezagunak izanik. Ordea, I Gerrate Mundialak eta gerraostearen testuinguruan emakumeen beharra esparru publikoetan nabarmena bihurtzen hasi zen, borroka sufragistak indarra hartuko zuelarik ere, eta ondorioz, gutxinaka hauen boto eskubidea aitortzen joango zen Europako herrialde ezberdinetan.
Sufragismoa filmetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Suffragettes (film): Maud Watts izeneko neska batek bere bizitza osoa garbitegi batean lan egin izan du. Egun batean, Emmeline Pankhurstek zuzendutako manisfestazio batekin topo egiten du. Maud sufragismoarengatiko interesa izaten hasten da eta bere lankide bati esker mugimendu honen helburuak lortzeko (emakumeentzako eskubide gehiago: boto eskubidea, hezkuntza on bat...) borrokatzen hasten da. Zoritxarrez, gobernu britaniarrak ez du hori onartzen eta Maud-ek ondoriak pairatzen ditu. Istorioa 1912an Londresen gertatzen da. Sara Gavronek zuzendutako film honetan Emmeline Pankhursten langile baten ikuspuntutik sufragismoaren garaian emakumezkoek jasandako era guztietako erasoak agertzen dira. Gainera, mugimendu honetan parte hartu zuten pertsonai famatu batzuk agertzen dira, adibidez Emmeline Pankhurst, Meryl Streep-ek antzeztuta.[37]
- Die sufragette: Die Sufragette 1913ko Alemaniako filma da. Argumentuak sutsu eta maitekor arraroa nahasten du ama baten eta alaba baten artean berrelkartzearen istorioarekin. Emmeline eta Christabel Pankhurst pertsonaia errealengandik inspirazioa hartuta, biak mugimendu sufragistaren barnean zeudenak.[38]
- Make more noise. Suffragettes in silent movies: XX. mendearen hasieraren filmak biltzen ditu, non sufragistak eta emakumearen eskubideenganako borroka islatzen diren. Film baliotsuenetako batzuk Emily Davisonen protesta zaldi-lasterketetan eta 1910ean, Trafalgar Squareko Pankhursten diskurtso ospetsua.
- Las Sufragistas: Ana Cruz Navarroren 2012ko filma da. Eufrosina Cruzen istorioa kontatzen du, bozkatzeko eta Udaleko Lehendakaria izateko eskubidea eskatu eta ukatu zioten emakume izan zena.[39]
- Clara Campoamor. La mujer olvidada: Laura Mañaren 2011ko pelikula da, eta 1931ko urriaren 1a baino (emakume espaniarren boto eskubidea onartu zenenan) lehenago egin ziren negoziazio eta estabaida guztiak azaltzen ditu.[40]
- Angeles de Hierro: 2004ko filma bat da non XX. mendearen hasieran, Alice Paulen eta Lucy Burnsen sufragista amerikarren istorioa kontatzen da. Oso ondo ikusten da nola borrokatu zuten emakume beltzen eskubideeen eta beste arazo politiko eta sozial batzen aurka.[41]
- The bostonians:James Ivoryren filma da. 1984ko filma bat da non Bostoneko emakumeen sufragista istorioa kontatzen da.[42]
1913ko sufragisten derbya[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1913ko Epsomeko hipodromoko derbyak garrantzi handia izan zuen mugimendu sufragistaren historian, britainiarrean batez ere. Tottenhameko bihurgune batean, emakume batek hesi gainetik jauzi egin eta erregearen zaldiak zapaldu egin zuen. Zaldiak airean bira osoa egin eta zaldunaren gainean erori zen azkenean. Zaldunak zauriak izan zituen baina emakumea, Emily Davison izenekoa, lurrean etzanda geratu zen konorterik gabe. Handik egun gutxira hil egin zen Epsom Cottage ospitalean. Istripua izan zen? Inoiz ez zen argitu, baina badirudi Emile Davison apropos jarri zela erregearen zaldiaren aurrean, zaldia geratu eta Ingalaterra osoa berari begira jartzeko.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Women and the vote
- ↑ [http://www.nma.gov.au/online_features/defining_moments/featured/womens_suffrage
- ↑ Finnish women won the right to vote a hundred years ago
- ↑ [Women’s rocky road to suffrage Women’s rocky road to suffrage]
- ↑ How Danish women got the vote
- ↑ Women and the vote
- ↑ Women’s Suffrage in the Netherlands
- ↑ Poland’s role in women’s rights
- ↑ The Suffragettes, the Russian Revolution and women's liberation
- ↑ The First Feminist Wave in Belgium
- ↑ The Women’s Suffrage Movement in the United States
- ↑ Higher education and the Czech women's rights movement
- ↑ WILPF SWEDEN
- ↑ [https://www.ucm.es/data/cont/docs/995-2015-01-09-sufragismo.pdf LOS ORÍGENES DEL SUFRAGISMO EN ESPAÑA.]
- ↑ Turkey’s women’s movement, a century in the making
- ↑ france womens voting right anniversary
- ↑ WOMEN'S SUFFRAGE IN ITALY
- ↑ Eva Peron at the Heart of Women’s Vote in Argentina
- ↑ Women’s Suffrage in Japan in the 20th Century
- ↑ 63rd anniversary of women's suffrage in Mexico
- ↑ On the centenary of women’s suffrage, a look at how India achieved electoral equality
- ↑ winning the vote the women of greece involved in the suffrage movement
- ↑ marking century womens rights
- ↑ women rights undermined in zim
- ↑ algerian feminism and the long struggle for womens equality
- ↑ women iran protests feminism
- ↑ Women’s Rights in Ecuador
- ↑ The Women’s Movement in Bangladesh
- ↑ The fight for women’s suffrage in Switzerland
- ↑ Women's Rights at a Standstill in Jordan
- ↑ [1]
- ↑ Women’s Rights in Kazakhstan
- ↑ [2]
- ↑ The Politics of Women's Suffrage in Kuwait
- ↑ A Long Road to Women’s Suffrage in Saudi Arabia
- ↑ When and where did women earn the right to vote?
- ↑ Suffragette
- ↑ Die Suffragette
- ↑ Las sufragistas
- ↑ 'Clara Campoamor. La mujer olvidada' (2011), el voto de las españolas
- ↑ Ángeles de hierro
- ↑ Las bostonianas
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |