Lankide:OromenVideos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wikipedia:Babel
es El español es lengua nativa de este usuario.


eu-4 Erabiltzaile honek euskaldun zahar baten antzeko mailan lagun dezake euskaraz.


en-3 This user may contribute with an advanced level of English.
ja-1 この利用者は簡単日本語を話します。


Euskarazko Wikipediak 100.000 artikulu. Zorionak![aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011/06/22 10:44

Duela egun batzuk sartu nintzen Wikipedian zenbait artikulu ikusteko, eta nire jakingura oso handia denez, euskarako botoia sakatu nuen, eta a zer sorpresa! Ikusi nuen goiko partean idatzita honako hau: Euskarazko Wikipediak 100.000 artikulu. Zorionak! Momentu hartan oso harro sentitu nintzen. Zein ondo! Gurea den hizkuntza minoritario honetan arabiera edo koreera bezalako hizkuntza inportantetan beste artikulu daude idatzita! Baina gero ikusi nuen artikulua. Eta ez zituen ezta hiru lerro betetzen. Gazteleran paragrafo mordo eta makina bat argazki zeuden lekuan gu geneukana zen hori, bi lerro eskasa. Eta ez bakarrik artikulu hartan (ez naiz gogoratzen zein zen), baizik eta gehiagotan ere. Zuek ere konproba dezakezue zenbait sarrera eta ikusiko duzue nola ez nagoela gezurrak esaten.

Orduan, hona hemen galdera, merezi al du euskarazko Wikipediak 100.000 artikulu izateak han agertzen den informazioa hain murriztua bada? Noski ezetz. Guk behar duguna ez da kopurua, baizik eta kalitatea. Horrexegatik proposatzen dizuet euskaldun guztien alde egitea. Lagundu euskarazko Wikipediak dituen akats hauek konpontzen, guztiok lan egiten badugu bakoitzak dakien arloan, azkenean lortuko dugu gurea izatea gero eta hizkuntza inportanteagoa.