Lankide:Owenurdiain/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 17 Garapen Jasangarrirako Helburuak.

GJH 1: Pobreziaren Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pobrezia amaiera Garapen Iraunkorrerako Helburu (edo Garapen Jasangarrirako Helburu) bat da, helburu guztietatik lehena. Hauek Nazio Batuen Erakundeak argitaratu zituen 2015ean.

Zer da Nazio Batuen Erakundea (NBE), eta zertarako sortu zituen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Erakundearen parte diren herrialdeak (urdinez)

Nazio Batuen Erakundea (NBE) 1945ean nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko, nazioen artean adiskidetasunezko harremanak garatzeko; nazioarteko elkarlana lortzeko; eta nazioen ekintzak harmonizatzeko sortu zen, eta gaur egun 193 herrialdeek osatzen dute.

Helburu hauek guztiak aurrera eraman ahal izateko eta gizadiak dauzkan arazoei aurre egiteko sortu ziren helburu hauek.

Zer da txirotasun/pobretasuna?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Euskal Herrian 380.200 pertsona zirela pobrezian 2023an, 2022an baino 48.500 gehiago

Pobreziaren edo txirotasunaren hainbat definizio daude, baina hona hemen maiz erabilitako bi:

Nazio Batuen Erakundeak emandako definizioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean, pobretasuna da aukerak eta egokiera ukatzea; giza duintasuna urratzea. Gizartean eraginkortasunez parte hartzeko oinarrizko gaitasunik eza esan nahi du. Familia bat elikatzeko eta janzteko adina ez izatea, eskolara edo klinikara joateko aukerarik ez izatea, elikatzeko lurra edo bizimodua ateratzeko lana ez edukitzea, kreditua lortzeko aukerarik ez izatea. Pertsona, etxe eta komunitateen segurtasun eza, ezintasuna eta bazterketa esan nahi du. Biolentziarako sentiberatasuna esan nahi du, eta, askotan, ingurune marjinaletan edo ahuletan bizitzea dakar, ur garbirik eta saneamendurik gabe.

Etxegabe bat New Yorken

Europar Batasunak (EB) emandako definizioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pobretasunari buruz Europar Batasunak ematen duen definizioa munduko beste leku batzuetan ematen diren definizioetatik oso desberdina da, eta, ondorioz, EBko herrialdeetan, pobreziari aurre egiteko ezarritako neurri politikoak ere ez datoz bat beste nazioetako neurriekin. Pobrezia errenta erlatiboaren atlasak erabiltzen dituen herrialde bakoitzeko errentaren banaketaren arabera neurtzen da. EBko errenta erlatiboen pobrezia-tasak Eurostatek biltzen ditu herrialde kideen estatistikak koordinatzeaz, biltzeaz eta zabaltzeaz arduratzen den Europar Batasuneko Errenta eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestak (EU-SILC) erabiliz.

Zer da zehazki pobreziaren amaiera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2030eko Garapen Iraunkorrerako 1. Helburua pobreziari aurre egitean datza, eta, NBEren ustez, beste helburu hauek dakartza berekin:

  1. Gaur egun eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi diren pertsonen muturreko pobrezia desagerraraztea mundu osoan.
  2. Herrialde bakoitzean, gutxienez erdira jaistea pobrezian bizi direnen proportzioa, dimentsio guztietan, definizio nazionalen arabera.
  3. Gizarte-babeserako sistema eta neurri egokiak ezartzea estatu-mailan guztientzat, etxebizitza barne, eta pobreen eta kalteberen funtsezko estaldura lortzea.
  4. Munduko herritar guztiek baliabide ekonomikoetarako eskubide berberak dituztela bermatzea, bai eta oinarrizko zerbitzuak, lurraren gaineko jabetza eta kontrola eta beste jabetza, herentzia, baliabide natural egoki batzuk, teknologia berria eta finantza-zerbitzuak eskuratzeko aukera ere, mikrofinantzak barne.
  5. Berreskuratzeko gaitasuna garatzea eta klimarekin eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloko beste shock eta hondamendi batzuekin lotutako muturreko gertaerekiko esposizioa eta kalteberatasuna murriztea.
   Ba al dakizu   
Ba al zenekien 2023 urtean Espainiak Europar Batasuneko notarik txarrena atera zuela haurren pobreziari dagokionez?

Nor da txiroa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru pertsona talde nabarmentzen dira pertsona txiro bat deskribatzean:

  • Nazio bateko lurralde zehatz batzuetakoa (adibidez, ezberdina da pobrezia-tasa Nafarroan edo Teruelen eta Espainia mailan, zonalde bakoitzak nazioarekiko ezberdintasunak izan ditzakeelako),
  • Haurra (1100 milioi txiroetatik, 556 milioi 18 urtetik beherakoak dira), eta
  • Landa eremukoa (pobreen ia %84 landa eremukoak dira).

Informazio iturriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Garapen_Jasangarrirako_Helburuak&oldid=9443333

https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Oinarrizko_behar&oldid=7312910

https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pobretasun&oldid=9392627

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/57525/6250477991f37.pdf?sequence=1&isAllowed=y

https://hdr.undp.org/content/2023-global-multidimensional-poverty-index-mpi#/indicies/MPI

https://www.unicef.es/noticia/pobreza-infantil-espana-obtiene-la-peor-nota-en-la-union-europea