Teruelgo probintzia
Teruel | |||
---|---|---|---|
Aragoi | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Aragoi | ||
Hiriburua | Teruel | ||
ISO 3166-2 | ES-TE | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 3 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
40°40′N 0°40′W / 40.67°N 0.67°W | |||
Azalera | 14.804 km² Espainiaren % 2,93 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 146.324 biztanle (2008) Espainiaren % 0,31 | ||
Dentsitatea | 9,88 bizt/km² | ||
Herritarra | Terueldar | ||
www.dpteruel.es |
Teruel Espainiako probintzia bat da. Aragoiko autonomia erkidegoan kokatuta dago. 2006. urtean, probintziak 142.160 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerri nagusia Teruel hiria da.
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Zaragozako probintzia, ipar-ekialdean Tarragona, ekialdean Castelló, hegoaldean Valentzia eta Cuenca eta mendebaldean Guadalajara.
Hiriburuaz gain, hiri nagusienak hauek dira: Alcañiz, Andorra, Utrillas, Cella eta Calanda.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi lurralde bereiz daitezke orografiari dagokionez: ipar-ekialdea laua da, Ebro ibaiaren haranak osatua, eta gailur handi samarrek (Cucalon, Sant Just, Palomera) bereizten dute gainerakotik. Hegoalderago Teruelgo goi-ordokia hedatzen da Iberiar sistemaren barnean. Han jaiotzen dira Tajo eta Cabriel ibaiak.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zbk. | Udalerria | Biztnleria (2008) |
---|---|---|
1 | Teruel | 35.037 |
2 | Alcañiz | 16.233 |
3 | Andorra | 8.290 |
4 | Calamocha | 4.752 |
5 | Calanda | 3.825 |
6 | Alcorisa | 3.692 |
7 | Utrillas | 3.353 |
8 | Cella | 3.122 |
9 | Monreal del Campo | 2.766 |
10 | Valderrobres | 2.242 |
Eskualdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martin Beherea (Albalate del Arzobispo).
- Jiloca (Calamocha, Monreal del Campo).
- Meeatze-Haranak (Utrillas).
- Andorra-Sierra de Arcos (Andorra).
- Aragoi Beherea (Alcañiz, Calanda, Alcorisa).
- Teruelgo Eskualdea (Teruel, Cella).
- Maestrazgo (Castellote, Cantavieja).
- Albarracín Mendilerroa (Albarracín).
- Gudar-Javalambre (Mora de Rubielos).
- Matarraña (Valderrobres).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibilean, Teruelgo gudua izan zen 1937ko abenduaren 15etik 1938ko otsailaren 20 arte. Errepublikarrak garaituta, Francoren tropak Kataluniarantz abiatu ziren.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mudejar artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teruel hiriko mudejar multzoa Gizateriaren ondaretzat izendatu zuten 1986an (San Pedro, Salvador, San Martín eta Katedralaren dorreak).
Prozesioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aste Santuan, "Ruta del tambor y el bombo" antolatzen dute Aragoi Beherean, eta 2018an Gizateriaren ondarea da. Probintzian zehar ospatzen dute 9 udalerritan: Albalate del Arzobispo, Alcañiz, Alcorisa, Andorra, Calanda, Híjar, La Puebla de Híjar, Samper de Calanda eta Urrea de Gaén-en.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborantza (laboreak, mahatsa, fruitu arbolak, azukre erremolatxa). Burdina eta lignito hobiak.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jerónimo Martínez de Ripalda (1536-1618), josulaguna.
- Luis Buñuel (1900–1983), zinemagilea.
- Pedro Laín Entralgo (1908-2001), mediku humanista.
- Francisco Peralta (1911-2006), Gasteizko gotzaina.
- Tomás Aragüés Bernad (1935-), musikagilea.
- Carmen Valero (1955-), atleta.
- Javier Sierra (1971-), idazle esoterikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aragoiko probintziak | ||
---|---|---|
Espainiako probintziak | ||
---|---|---|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |