Lankide:RobSaezMartin/Cornetto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Cornettoa, edo Pizkundeko korneta, edo korneta makurra, Erdi Aroan sortu, Pizkundean ospe handiena izan zuen eta Barrokoraino iritsi zen haize musika tresna da. Ez da oraingo kornetarekin nahastu behar, izen berdintsua badu ere.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Three cornetts.jpg

Haren benetako izena euskaraz korneta da (Izendegiaren atalean ikusiko dugun bezala). Tutu baten forma du, 60 zm. inguruko luzera, zurez egina, marfila, edo berriki egindako instrumentu batzuen kasuan, ebonitaz.  haize-zurezko musika tresnen digitazio berdinarekin.

Eskuarki, tresnaren zeharkako sekzioa oktogonala da, eta larruz estalita dago. Larruzko estaldura hau zuloetatik sartzen delarik. Cornettoa da arinki makurra, eskuinerantz normalean, interpretearen erosotasuna hobetzeko. Horrela eskuineko eskuarekin estaltzen diren zuloak hurbilago izatzeko. Jarrera hau ia-ia estandarra da zurezko musika tresnetan. Tresnako mutur nagusiari ahoko txiki bat egokitzen zaio, metalezko tresnetan erabiltzen den motakoaren antzekoa. Ahoko horretan ezpainekin sortzen den dardarak sortzen da soinua.

Arrazoi hau dela eta cornettoa ezohizko egitura du haize musika tresnen artean. Zurezko gorputz bat zurezko-tresnen estilora (klarinetea, txirula eztia, fagota), ahoko batekin - eta hortaz soinuaren sorrera - metalezko tresnen moduan (tronboia, tronpeta, korneta). Zenbait adituk azken irizpidea garrantzitsuagoa dela baieztatzen dute, cornettoa sailkatzerakoan eta metalen artean sartzen dute. Esate baterako Hornbostel-sachsen musikatresnen sailkapen-sistema bereziki, tronpeten artean kokatzen dute cornettoa. Cornettojole puristenek oraingo metalezko tresnek baino ahoko txikiago bat erabiltzeko joera dute. Beste joera bat oraingo ahoko modernoak torneatzea da instrumentuan sartu ahal izateko. 

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]