Tronpeta

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Roy Benson tronpeta.

Tronpeta haize-instrumentua da, metalen taldekoa, oso hedatua dagoena.

Tresna honen jotzaileak tronpeta-jotzaileak edo tronpetariak dira.

Mekanismoa eta tesitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pistoien erabilera erakusten duen bideotxoa.

Buru batean ahoa du, eta bestean zabalduz doan tutu bat, 180 cm inguruko luzera hartzen duena. Hodi zilindrikoaren amaieran 30 cm inguru hartzen dituen hodi koniko bat du eta honek kanpai itxura batekin bukatzen du.

Tutuaren luzera aldatzen uzten duten hiru pistoi ditu. Hots bizi, argi, sarkor eta metal-antzekoa du, eta hiruzpalau zortziduneko hedadura.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako tronpeta luzea eta estua zen, eta erabiltzen zaila. Horregatik, 1500. urtea aldera, biribilkatu zen eta txikiago bihurtu zen tronpeta soila, harmonikoak bakarrik egiten zituena. Beethovenen heriotza arte erabili zen.

XIX. mendearen hasieran Bluhmelek eta Stölzelek tronpeta pistoiduna edo kromatikoa asmatu zuten. Pistoiei esker, eskalako nota guztiak jo zitezkeen eta ñabardura-mota guztiak egin.

Gaur egungo orkestran, fa, si bemol eta do-n dauden tronpetak erabiltzen dira.

Irudi-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]