Edukira joan

Haize instrumentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxan Goikoetxea akordeoia jotzen eta Alan Griffin albokan.

Haize tresna edo aerofonoak aire masa bat bibrazaraziz soinua sortzen duten musika tresnak dira. Soinua sortzeko ez dute soka, ez mintz, ezta beste edozein bibrazio elementurik ere erabiltzen. Aerofonoen motak asko daude, eta sailkapena airea nola sartzen den eta bibrazioa nola sortzen den kontuan hartuta egiten da.[1]

Historiaurrean sortu ziren, eta 35. 000 urte baino gehiago dituzten Erdialdeko Europan aurkitutako hezurrezko txirulekin lotzen dira. Antzinaroan, egiptoar, greko, txinatar eta mesopotamiar kulturen barruan, aulos, tronpeta edo sheng bezalako instrumentuak garatu ziren. Erdi Aroan eta Errenazimentuan, gaita, txirula gozoa eta organoa bezalako tresnak sortu ziren, erlijio eta profano erabilera desberdinak dituztenak. Aro Modernoan eta Aro Garaikidean, aerofonoak giltzen eta balbulen sistema modernizatuekin hobetzean, gaur egungo zurezko haize-instrumentuak (txirula, klarinetea, oboea, saxofoia) eta metalezko haize-instrumentuak (tronpeta, tronboia, tuba) sortu ziren.[2]

Lau talde daude: Bisel Bidezkoak, Lengüeta ( Bakarreko aerofonoak, Bikoitzeko Aerofonoak), Ahozko piezakoak eta Aire mekaniko bidezkoak (Libreak).

Flûte nasale MHNT ETH AC FI 47 Gaston de Roquemaurel

1. Bisel Bidezko Aerofonoak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flautek bisel edo ertz zorrotza dute, aireak ertzaren kontra jotzean hotsa ematen dute.

Flauta mota ezberdinak daude:

- Flauta gozoa: Bertikala den flauta, musika hezkuntzan erabiltzen dena, jotzeko sinplea.

- Flauta traversa: Hori metal ezaugarritzen duen flauta, horizontalki erabiltzekoa, soinu distiratsua eskaintzen duena.

- Quena: Andeetako flauta, kanaberaz edo zurez egina, melodia leun eta tristura handikoa ematen duena.

- Zampoña: Hodi desberdin luzetatako multzoa, Andeetako musikan garrantzi handikoa dena.

2. Lengüeta:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motakoak:

2.1. Bakarreko aerofonoak:

Klarinetearen atalak

Aireak mihi bakar bat bibrazarazten du.

- Klarinetea: Egurrezko materiala erabiliz egina, soinu epel eta malgua sortzen du, orkestretan eta jazzean oso ezaguna da.

- Saxofoia: Metalezko egitura du, baina lengüeta bakarra erabiltzen du, adierazpenerako gaitasun handia du, jazzean eta musika modernoan bereziki erabilia.

- Armonika: Tresna txiki hau ahoan jotzen da, haizea sartu eta ateratzen denean lengüetek bibrazatzen dute.

- Akordeoia: Fuelle baten bidez airea mugitzen du, tekla edo botoiekin notak sortzen dira.

Aerofonoek mihi bat edo gehiago bibraraztean ere hotsa eman dezakete. Mihiak material ezberdinez egin daitezke: kanabera, metala, plastikoa...

2.2 Bikoitzeko Aerofonoak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oboea jotzen

Bi lengüeta elkar jotzen dute airea sartzeko.

- Oboea: Soinu indartsu eta adierazgarria, orkestrentzako ohikoa.

- Fagota: Tresna handi eta malgua, soinu sakon eta bereizgarria.

- Dultzaina: Bi mihiz osatua, soinua zuzena eta zorrotza du.

- Txanbela: jaialdi eta ospakizunetan jotzen da normalean.

Beste mota batzuk daude:

  • Xirolarruak: zakudun gaita edo xirolarruek mihi bakuna zein bikoitza duten tutuak izan ditzake.
  • Mihi libreak: aho-soinua, akordeoia, trikitixa, hegabera...

3. Ahozko pieza duten aerofonoak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tronpeta jotzen

Ezpain bibrazioek sortzen dute soinua.

- Trompeta: Soinu potentea eta argitsua, oso erabilia den instrumentua.

- Trombona: Tutu luzea du, kulunkalariaren bidez nota desberdintasunak sortzen dira.

- Tuba: Haize-metalezko tresnen artean, soinu handia eta aberatsa duen instrumentua da.

- Frantziar kornoa: Forma biribila du, soinu bizia eta goxoa eskaintzen duena.

Aerofono hauetan ezpainak ahokoaren kontra bibrazi behar dira hotsa emateko.

Naturalak (adarra) eta kromatikoak (bonbardinoa, tronpeta, tronboia, tuba) bereizten dira.

Laongo katedraleko organoa

4. Aire mekaniko bidezko aerofonoak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airea mekanikoki bideratzen da

- Tutu-organoa: Hori hodi eta hodi airez osatuta dago, elizetan maiz aurkitzen dena, eta bere soinua sakon eta solemnea da[3]

4.1 Libreak

Aerofono libreek ez dute aire-zutabea gordetzeko ontzirik, m ugiarazten ditugunean airea moztuz hotsa ematen dute. Talde honetakoak dira, esaterako, burruna, firringila eta ziria.[4]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-05-08).
  2. (Ingelesez) «Musical instrument | History, Characteristics, Examples, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2025-03-17 (kontsulta data: 2025-05-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Criscordero's Blog Musical» Criscordero's Blog Musical (kontsulta data: 2025-05-08).
  4. (Gaztelaniaz) «Tienda online de instrumentos musicales | NEOmúsica» Neomusica (kontsulta data: 2025-05-08).