Wikipedia, Entziklopedia askea

RoystonKaputo95/Proba orria

Boltxebike hitzak “gehiengo kideak” esan nahi du. Hau da, Errusian haien alde pertsona asko eta asko zeudenez, aproposa iruditu zitzaien. Boltxebikeak, Errusiako Langileen Alderdiko partaideak dira. Lenin zen haien burua.

Boltxebikeen poster bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boltxebikeak Leninen jarraitzaileak zirenez, tesi erradikalak zituzten, beraz, gerra zibil bat edukitzearen alde zeuden. Hauek, alderdi komunista itxi nahi zuten, horrela taldea pertsona profesionalez eta langileen mugimenduarengatik egongo zen osatuta.

Bestalde, Boltxebiike izena 1903. urtean lortu zuten, II. kongresuko bilera irabazitakoan.

Botere garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905eko Iraultzaren ondoren eta porrot egin zutenez, Boltxebikeen neurriak asko indartu ziren eta borroka armatuaren alde jo zuten.

1912. urtera arte ez zen alderdi Boltxebikea eta bertan izendatu zen Vladimir Lenin haien buru.

1917ko Otsaileko iraultzaren ondoren, boltxebikeak nagusi ziren Sobietar Batasunean. Urriko iraultza haiek bideratu zuten. Horren ondoren, Boltxebike hitza desagertzen joan zen gutxinaka. Hasieran, talde horrek Errusiako Alderdi (boltxebike) izena hartu zuen baina beranduago berriro aldatu zuten, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista (boltxebike) izena ezarriz.

Azkenean, 1952. urtean Boltxebike hitza betirako galdu zen.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideologia horren oinarria Karl Marxen proposamen komunistak ziren. Errealitatearen egokitzapen honek Marxek proposatutako ideien eta Lenin buruzagi boltxebikeek gero formulatutako ideien arteko desberdintasun batzuk azaltzen ditu.

Sistema feudala ezabatu nahi zuten, horrela goi lurreko klasea desagertuko zen eta haien lurrak nekazarien artean banatuko ziren.

Herrialdea gobernatzeko zuen asmoa proletargoaren diktadura deiturikoa ezartzea zen langile klaseak boterea har zezan aurreko urrats gisa.