1905eko Errusiako Iraultza altxamendu jendetsua izan zen eta Errusia osoan zabaldu zen.
Zeinek egin zuen protesta?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Langileak eta nekazariak (biztanleen %80a) ziren matxinatuak, bizi baldintzak hobetu eta parlamentuak botere gehiago izatea nahi zuten.
Nola antolatu ziren?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1905ean Nikolas II.a tsarrak zuen botere osoa. Mugimendu desberdinak hasi ziren tsarraren aurka. Batetik, nekazarien mugimendua, Kerenski buru zutelarik. Bestetik, parlamentu bat ezarri nahi zutenak.
Zergatik hasi zen Iraultza?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiak gerra bat galdu zuen Asian, Japoniarren aurka. Horrek miseria eraman zuen Errusiara. Errusia gero eta atzeratuago zegoen inguruko herrialdeen aldean. Gaizki gobernatzen zutela salatu eta bizi-baldintzak hobetzeko eskatu zuten.
Zer ondorio ekarri zituen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iraultzaren ondorioz, parlamentuak (Duma) botere gehiago edukitzea lortu zuten manifestariek. Baina denbora gutxira, Tsarra berriro parlamentua kontutan izan gabe gobernatzen hasi zen.