Lankide:Sagukontuak/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagu kontuak
Datuak
IdazleaArnold Lobel
Argitaratze-data2000
GeneroaIpuinak
ArgitaletxeaKalandraka
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaArnold Lobel
BildumaGaur egungo klasikoak
Orrialdeak63
ISBN978-84-8464-262-6
SariakIRAKURKETAREN PROGRAMA NAZIONALA (SEP MÉXICO) 2003 HEZKUNTZAKO MINISTERIOAREN HAUTAPENA (ARGENTINA) 2015

Sagu Kontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagu kontuak (1972 Mouse tiles gisa sortua) Arnold Lobel estatu batuarrak idatzia eta ilustratutako ipuin liburua da. Liburu honek sagu aitak haren kumeei lokartu aurretik kontatutako zazpi istorio dibertigarri, umil, argi eta xume biltzen ditu, horiekin ederki bat egiten duten ilustrazio ugarirekin lagunduz. Liburu honen helburua beti izan da umeek istorio xumeekin gozatzea iarkrtzen ikasten duten heinean, eta sortu zen garaitik harrera ona eduki du. Horren isla dira jaso dituen sariak eta izan dituen itzulpen guztiak (ondoren aipatuak). Argitaletxeak eta egileak 5-6 urte dituzten haurrei zuzendurikoa dela dioten arren, Galtzagorri elkarteak 8[1] urtetik gorako irakurleentzat gomendatzen dute, ez baita umekerietan eta sinpletasunean erabilitako hizkuntzarik erabiltzen.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, liburu honetan zazpi istorio ezberdin aurki ditzakegu:

1- Gutizien Putzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio honetan xagutxo batek gutizien putzu bat aurkitzen du. Xagutxoak gutiziak eskatzen ditu, baina txanpona jaurti orduko putzuak min hartu eta oihu egiten du. Honela gutiziak betetzen ez direla ikusita, oheko burukia jaurtitzen du putzura putzuak min hartu ez dezan. Handik aurrera gutizi guztiak betetzen dira.

2- Hodeiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagutxo bat eta bere ama zerura begira daude. Hodeietan irudi ezberdinak ikusten dituzte. Bat-batean sagua bakarrik dagoela, hodeiak katu itxura hartzen du sagutxoa izutuz. Amak kumea lasaitu eta hodeiek hodei itxura hartzen dute. Saguak ez du zerura gehiago begiratzen.

3- Sagu kankailua eta sagu txaparroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagu kankailua (oso altua) eta sagu txaparroa (oso baxua) lagunak ziren eta elkarrekin paseatzen zuten. Hortan zebiltzala, sagu kankailuak goian zeuden gauzak agurtzen zituen - euri tantak esaterako- eta txaparroak, behekoak -putzuak adibidez-. Behin, ekaitza hasi eta etxera joan ziren azkar eta sagu kankailuak txaparroa hartu zuen biek elkarrekin ortzadarra ikus zezaten.

4- Sagua eta haizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saguak bere itsasontzia hartu zuen lakuan zehar nabigatzeko, baina ez zuen haizerik egiten. Beraz, haizeari jaisteko eta barkua bultzatzeko eskatu zion. Mendebaldeko haizeak hainbeste egin zuen putz, non etxe baten teilatuan hartu zuen lur saguak. Bertatik, jaisteko saguak haizeari putz egiteko eskatu zion, baina honetan ekialdeko haizeak ere, horrenbeste egin zuen non saguak, itsasontziak eta etxeak zuhaitz baten gainean bukatu zuten. Hegoaldeko haizeak ere, ez zuen saguak nahi zuena lortu, dena,  zuhaitz eta guzti, mendi puntara bidali baitzituen. Azkenik, iparraldeko haizea etorri, putz egin eta dena lakura itzuli zuen, mendia uharte bilakatuz. Hala, etxean zegoen emakumeak bizileku berri bat izan zuen eta saguak nabigatzeko aukera eduki zuen berriro.

5- Bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagu batek bere ama bisitatu nahi zuen. Horretarako, kotxea hartu zuen, baina izorratu egin zitzaion. Orduan, errepidean zegoen pertsona bati patinak erosi zizkion. Hauek ere puskatu egin zitzaizkion hainbeste patinatzeagatik. Oraingoan bota batzuk erosi zituen, baina hauek ere ibiltzearen ondorioz puskatu egin zitzaizkion. Beraz, zapata batzuk erosi zituen eta hauek ere izorratu. Azkenik, oin berri batzuk erosi eta iritsi zen amaren etxera.

6- Sagu agurea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagu  agureari paseatzea gustatzen zitzaion baina haurrak ikustean alde egiteko esaten zien, ez baizitzaizkion haurrak gustatzen. Behin, galtzak erori zitzaizkion tiranteak hautsi zitzaizkiolako. Laguntza eskatu zuen baina ez zuen inork lagundu. Etxera joan zen galtzak lurrean zeuzkala eta emazteak bronka bota zion. Kalean triste zegoela, haur batzuk iritsi eta txikle bat eman zioten galtzak berriro ez erortzeko. Efektua lortu zutela ikusirik, hortik aurrera sagu agurea oso adeitsua eta jatorra izan zen haurrekin.

7- Bainua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagua hain zegoen zikina, bainuontzian garbitzea erabaki zuela. Hala ere, zikina jarraitzen zuen eta ur gehiago bota zuen bainuontzian, komuna urpean gelditu zelarik. Zikina egoten jarraitzen zuen. Orduan, ur gehiago bota zuen, kalea urpean gelditu zelarik. Zikina jarraitzen zuen eta beraz, ura botatzen jarraitu zuen, hiria urpean gelditu zelarik. Jendeak ura ixteko esaten zion, iada garbia zegoelako. Hala zela ikusi zuen, gorputza lehortu eta lotara joan zen, hiria nola zegoen axola ez zitzaiolarik.

Ikusi daitekeenez, amaiera zoriontsua duten istorio hauek badute helburu moralizatzaile bat, ipuintxo bakoitzean badagoelako transmititu nahieko mezuren bat. elkarlaguntza esaterako. Baina guztiak jakin nahi ezkero, ipuinak irakurtzea besterik ez dago!

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo orrialdean ohean dauden 7 sagutxoak ikusi daitezke, honek ipuinetara garamatzalarik. Hala, ondoren, 7 istoriotxoak kontatzen dira, amaieran sagutxoak lo ikusten direlarik.

Ilustrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin honetan ikusi daitezken ilustrazioak egileak berak eginak dira, Arnold Lobelek. Testuaren osagarri dira irudiak, istorioa ulertzen laguntzen dutelarik. Istorioak helarazi nahi duen umorea transmititzen dute ilustrazioek ere.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IRAKURKETAREN PROGRAMA NAZIONALA (SEP MÉXICO) 2003
  • HEZKUNTZAKO MINISTERIOAREN HAUTAPENA (ARGENTINA) 2015

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalandraka argitaletxeak Gaur egungo klasikoak bildumaren barruan argitaratu du liburu hau. Hauek dira bilduma honetako beste liburu batzuk[2]:

  • Sagu zopa, Arnold Lobel, itzulpena Koldo Izaguirre, (2000, Kalandraka)
  • Nola dastatu ilargia?, Michael Grejniec, itzulpena Koldo Izaguirre (1999, Kalandraka)
  • Hiru bidelapurrak, Tomi Ungerer, itzulpena Koldo Izaguirre (2001, Kalandraka)
  • Piztiak bizi diren lekuan, Maurice Sendak, itzulpena Koldo Izaguirre (2009, Kalandraka)
  • Urdin Txiki eta Hori Txiki, Leo Lionni, itzulpena Manu López Gaseni (2013, Kalandraka)
  • Zein polita den Panama, Janosch, itzulpena Ainhoa Irazustabarrena Barriola, (2010, Kalandraka)
  • Frederick, Leo Lionni, itzulpena Koldo Izaguirre (2015, Kalandraka)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  2. «Kalandraka: Nombre colección» www.kalandraka.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Alacena aldizkaria, 29. zbkia., 1997. Bernardo Atxaga, entre la fábula y la metaliteratura, Saiz Ripoll, Anabel. 32-34. orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) CLIJ aldizkaria, 104. zbkia., 1998. Premio Euskadi. 32-33. orrialdeak.
  • (Ingelesez) Anuario de Investigación en Literatura Infantil y Juvenil, 4. zbkia., 2006, Vigoko Unibertsitatea: Literature for Children and Violence in a Minority Literature: The Case of Basque Literature, Olaziregi, Mari Jose (UPV/EHU). 87-88. orrialdeak.
  • (Ingelesez) Anuario de Investigación en Literatura Infantil y Juvenil, 5. zbkia., 2007, Vigoko Unibertsitatea: Interrelation between CL and Adult's on Bernardo Atxaga, Etxaniz Erle, Xabier (UPV/EHU). 77-89. orrialdeak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]