Maurice Sendak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maurice Sendak
Bizitza
Izen osoa Maurice Bernard Sendak
Jaiotza Brooklyn1928ko ekainaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Danbury Hospital2012ko maiatzaren 8a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza istripu zerebrobaskularra
Familia
Aita Philip Sendak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Art Students League of New York
Lafayette High School
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak diseinatzaile grafikoa, umorista grafikoa, idazlea, ilustratzailea, artista, margolaria, haur literaturaren idazlea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k) All-American Comics
FAO Schwarz  (1948 -
Lan nabarmenak Where the Wild Things Are
In the Night Kitchen
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0784124

Maurice Sendak (Brooklyn, New York, 1928ko ekainaren 10a - 2012ko maiatzaren 8a) estatubatuar idazle eta marrazkilaria izan zen. Haur-liburuetarako egindako marrazkiengatik da, batez ere, ezaguna, haur-liburuen munduko ilustratzailerik onenetako bat izan baitzen.

1951n, Marcel Ayméren Etxalde miragarria liburuko marrazkiak egin zituen. Hurrengo urtean, Ruth Kraussen Zulo bat egitea ilustratu zuen, eta lan horrekin lortu zuen ospea. 1956an, Kennyren leihoa idatzi eta ilustratu zuen, eta, haren ondoren, trilogia bat argitaratu zuen: Piztiak bizi diren lekuan (1963), Gaueko sukaldea (1970) eta Handik kanpo (1981). Trilogia horretan, haurren mundu fantastikoa eta erreala, biak, hartu zituen kontuan Sendakek, eta arrakasta handia izan zuten; ipuin juduetan eta egileak bizi izandako esperientzietan oinarrituriko kontakizunak agertzen dira liburu horretan. Bestalde, Mozarten Txirula miragarria obrarako dekoratuak eta jantziak diseinatu zituen, eta orobat Hoffmannen Intxaur-kraskailua eta Arratoi erregea eta Sergei Prokofieven Hiru laranjen maitasuna lanetakoak. 1970ean, Nazioarteko Ilustratzaile Onenaren Hans Christian Andersen domina eman zioten. 1970eko hamarkadan, Filadelfiako Rosenbach Museo eta Liburutegia aukeratu zuen bere lanak gorde eta erakusteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]