Lankide:Sainzleze/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nina Simone abeslaria 1965ean.

Nina Simone edo Eunice Kathleen Waymon (Tryon, Ipar Carolina, 1933ko otsailaren 21a – Carry-le-Rouet, Bouches-du-Rhône, 2003ko apirilaren 21a) estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista izan zen. Musika estilo mota ugari landu zituen, jazz, blues, rhythm and blues,pop besteak beste.

Bost ahizpa-neba eduki zituen. New York musika ikasten hasi zen, eta filadelfian Philadelphian ikasketekin jarraitzen saiatu bazen ere, ezin izan zuen. Bere salaketaren arabera, afroamerikarra zelako.

"Nina Simone" izen artistikoa hartuta, Atlantic Cityn piano jotzaile eta abeslari moduan aldi berean ibili zen "nightclub" batean. Modu horretan ekin zion bere ibilbideari, eta bereziki 1958tik 1974 arte 40 album baino gehiago grabatu zituen.

Eskubide zibilen borrokalaria izan zen, bereziki arraza afrikarreko pertsonena eta bere kanten bidez adierazten ditu bere desadostasun guztiak. 1969an Estatu Batuetatik herbestera joan zen Martin Luther Kingen erailketagatik, beltza izateagatik hil zutena.

70 urtez hil zen, bularreko minbiziak gaixorik, Frantzian.

Diskografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nina Simone and Her Friends (1957)
  • Little Girl Blue (1958)
  • The Amazing Nina Simone eta Nina Simone at Town Hall [live] (1959)
  • Forbidden Fruit (1960)
  • Nina Simone at the Village Gate (1962)
  • Nina Simone at Carnegie Hall [live] (1963)
  • Nina Simone in Concert [live] (1964)
  • I Put a Spell on You (1965)
  • Nina Simone Sings the Blues eta High Priestess of Soul (1966)
  • High Priestess of Soul (1967)
  • To Love Somebody (1969)
  • Black Gold (1970)
  • Baltimore (1978)
  • A Single Woman (1993)