Lankide:Sebas9895/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autore batzuk ( Guy Rocher adibidez)[1] kontsideratu egiten dute aproposagoa dela gaztelaniaz “mundialización” hitza. Galizismotik eratorria, hain zuzen ere, “mondialisation” hitz frantsezetik. Anglizismo ingelesetik eratorriko “globalization” gaztelaniaz “global” ez delako baliokide “mundial” hitzarekin. Aldiz, ingelesez bai. Hala ere, gaztelaniazko “Diccionario de la lengua española” erregistratu egiten du “globalización” ulertuta “ merkatu eta enpresen hedaketaren joera, atzematen muga nazionalak gainditzen dituen dimentsio mundial antzematen”. Ostera “mundialización” ez dago hiztegian.

Bilakaera historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globalizazioaren sorreran zenbait abiapuntu daude, batzuk gizadiaren garapenetik eta hedapenetik hasi zela diote, beste batzuek antzinako inperioen garapenen emaitza dela, bi kulturen arteko topaketa dela diote ere eta beste argumentu bat da XX. mendean emandako garapenean eta sorreran hasi zela. Azken batean, globalizazioaren jatorri historikoa ikus dezakegu “global” hitzaren interpretazioa egiten dugunean eta “mundu” eta “internazional” hitzekin alderatzen dugunean.

Bizi ari garen gizartea guztion jakina da izaera global bat duela, azken hau errealitate berri eta desberdina da mundu ekonomiaren historian non kapitalaren akumulazioa mundu osoan zehar ematen dela eta hau XVI. mendetik gertatu den fenomenoa izan da, behintzat Mendebaldean. Ekonomia globala ezaugarri desberdinak ditu; eskala erreal eta planetarioan, denbora unitate bezala funtzionatzeko kapazitatea eta informazio desberdina transmititzeko ere, ekonomia, finantzak, gertaera terroristak edo katastrofe naturalak bezala.

Badira hiru bultzada historiko Globalizazioari lotuta:

  • Amerikako konkista, kolonizazioa eta integrazioa mundu merkatuan.
  • Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, batez ere 70. Hamarkadatik gaur egunera, komunikazio medioengatik lagundutako kulturaren zenbait aspektuen orokortzea eta garapena.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldo Ferrer-ek dio bizi ari garen globalizazio prozesua handiagoa den prozesu baten parte dela 1492an hasi zela Erupoaren aldetik munduaren zati handi baten konkista eta kolonizazioagatik[2]. Marshall McLuhan, berriz, 1961ean komunikazio medio elektronikoak sortzen ari zutela “herri globala”[3]. Rüdiger Safranski azpimarratzen du Hiroshiman 1945 botatako bonba atomikoaren ondorioz, mundu mailan sortu zen beldur komun bat holokausto mundial bati.

Globalizazioaren sorrera, “chip”-aren asmakizunari lotzen zaio (1958ko irailaren 12an), gizartea ilargia ailegatu zenean, lehendabiziko trasmizio mundiala satelitearen bidez (1969ko uztailaren 20an), edo Internetaren sorkuntzatik (1969ko irailaren 1ean). Izan ere, Gerra Hotzaren amaieran kokatzen da, Sobietar Batasunaren erorialdiarekin, zein kolektibismoaren esperimentuaren porrota gizarte itxien eta ekonomia babestuen igoera ekarrik zuena. Sobietar Batasunaren erorialdia 1991ko abenduaren 25ean eman bazen ere, 1989ko abuztuaren 9an Berlingo Harresia erorialdiekin sinbolizatzen da.  

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun globalizazioa eztabaidatzen ari da eskala handiko integrazioa munduan gertatzen ari dela azaltzeko; ezagutzak, informazioa, praktika ekonomiko eta komertzialak eta ingurumen-kutsadura eta pertsonen legez kanpoko migrazioa bezalako arazoak integratzen ari dira. Globalizazioa isolatuta geratu ziren zenbait zati "biltzen" dituen prozesua da eta beharrezkoa da mundua bere osotasunean ulertzea eta ez zati bereizi gisa ulertzea.

Azken urteetan hondamendiak izan ditugu uholdeen eta lehorteen ondorioz; airearen, lurzoruaren eta uren kutsadura ere badakigu eta horrek espezie askoren bizitza arriskuan jartzen du, baita gizakiak ere. Fenomeno horietako batzuek jatorria gugandik hurbil dauden lekuetan dute eta beste batzuek oso leku urrunetan gertatzen dira, baina, gaur egun, ingurumenean izandako kalteak planeta osoari eragiten dio. Era berean, munduko toki askotan eraginak dituzten gertaera politiko, ekonomiko eta kulturalak daude aldi berean. Hau globalizazioaren parte da.

Ekonomiaren arloan, globalizazioan gure herrialdea eta beste herrialde asko munduko produkzio eredu batean integratzen dira. Bestela esanda, ekonomia nazionalak nazioarteko ekonomian integratzen dira. Globalizazio ekonomikoaren ondorioetako bat zera da: herrialde bakoitzeko ekonomia garatzeko modua nazioarteko merkatuen eta neurri txikiago baten araberakoa da, gobernu bakoitzaren erabakiengatik edo gobernatutako beharren arabera. [4]

«

“Hemos globalizado completamente un insostenible modelo económico de hiperconsumismo. Ahora se disemina exitosamente por el mundo y nos está matando.”

»

Naomi Klein

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mondialisation/globalisation | Organisation des Nations Unies pour l'éducation, la science et la culture» www.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. Ferrer, Aldo.. ((1999 printing)). Hechos y ficciones de la globalización : Argentina y el Mercosur en el sistema internacional. (1a. ed. argitaraldia) Fondo de Cultura Económica ISBN 950-557-244-1. PMC 42437269. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. MacLuhan, Marshall.. (1985). La galaxia Gutenberg : génesis del "Homo typographicus". (1{487} ed. argitaraldia) Planeta-Agostini ISBN 84-395-0022-X. PMC 625494741. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. Klein, Naomi 1970-. (2012). La doctrina del shock : el auge del capitalismo del desastre. (1ª ed. en Colección Booket. argitaraldia) Booket ISBN 978-84-08-00673-2. PMC 828273482. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).