Lankide:Txikillana/Carlos Fermin Fitzcarrald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Carlos Fermin Fitzcarrald
Bizitza
Jarduerak

Carlos Fermin Fitzcarrald Lopez (San Luis, 1862ko uztailaren 6a – Urubamba ibaia, 1897ko uztailaren 9a)[1] kautxu enpresari eta esploratzaile peruarra izan zen. 

Kautxu enpresaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Luis hirian jaio zen, Ancash eskualdean. Gurasoak William Fitzgerald marinel estatubatuarra (gero merkatari sartu zena, Guillermo Fitzcarrald izena hartuz) eta Esmeralda Lopez sanluistarra izan ziren.[2] XIX gizaldi amaieran kautxo enpresari bezala hasi zen. Madre de Dios eskualdetik kautxoa ateratzeko bidea aurkitu nahi zuen, langile indigenak esplotatuz, XX gizaldian Amazonasen arroan izan zen kautxuaren boom-aren baitan, .[3]

1894ean hasita, Madre de Dios eskualdea esploratu zuen. Maldonado herria fundatu zuen, eta gaur egunean Manu Biosfera Erreserba den ingurua esploratu zuen, Hori lortzeko, indigenak lurrun-ontzi bat desmuntatzera eta basoan zehar garraiatzera derrigortu zituen, heriotz-mehatxupean.

Fitzcarraldek lehorreko pausu labur bat aurkitu zuen Manu eta Mishagua ibaien artean (Madre de Dios eta Urubamba ibaien itsasadarrak, hurrenez hurren). Pausu honi Fitzcarralden Istmoa deitu zitzaion, eta bertatik Madre de Dioseko kautxuaren garraioa bideratu zen. Handik Mishagua ibaira eramaten zen, untzietan kargatuz; gero Urubamba ibaira ailegatzen zen, Ucayali ibaiarekin bat eginez, eta gero Amazonasekin, merkatuetara eta Atlantikoko portuetara ateratzeko.

Fitzcarralden espedizioek gaur egunean Madre de Dioseko yine eta mashco piro herrien arteko banaketa ekarri zuten: yineak Fitzcarraldek lan egitera derrigortutako indigenen ondorengoak dira eta mashco piroak, berriz, hari ihes egin ziotenen ondorengoak.

Carlos Fermin Fitzcarrald 35 urterekin hil zen, Contamana ontzia istripuz hondoratu zenean.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carlos Fermin Fitzcarrald Probintziari izena bere omenez eman zitzaion.
  • Puerto Maldonadon Fitzcarralden Contamana lurrun-ontziaren arrastoak ikus daitezke, Madre de Dios ibaiean.
  • Fitzcarralden ustiapenek Werner Herzogen Fitzcarraldo filma (1982) inspiratu zuten, kautxuaren boom-ean egindako gehiegikerien sinbolo bezala.

Ikus, halaber:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sevillano, Alfonso Cueva (2004). Carlos Fermin Fitzcarrald. Diccionario histórico biográfico: peruanos ilustres (in Spanish). A.F.A. Editores Importadores. p. 222.
  2. Reyna, Ernesto (1942). Carlos F. Fitzcarrald, el rey del caucho. Taller P. Barrantes
  3. Dan James Pantone, PhD., "The Myth of Fitzcarraldo", Iquitos News and Travel, 2004-2006

[[Kategoria:1862ko jaiotzak]] [[Kategoria:1897ko heriotzak]] [[Kategoria:Naufragioan hildakoak]] [[Kategoria:Peruko biografia zirriborroak]]