Werner Herzog
Werner Herzog | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Werner Herzog Stipetić |
Jaiotza | Munich, 1942ko irailaren 5a (80 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Los Angeles |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lena Herzog (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, zinema aktorea, autorea, argazki-zuzendaria, ahots-aktorea, dokumentalgilea, opera director (en) ![]() ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Directors Guild of America (en) ![]() |
Mugimendua | Alemaniako Zinema Berria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
wernerherzog.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Werner Herzog Stipetić (Munich, Bavaria, Alemania, 1942ko irailaren 5a) alemaniar zinemagilea da. Alemaniako Zinema Berriaren ordezkari esanguratsuenetakoa da.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Film laburrak eginez hasi zen. Bere lehen filmean bertan ( Bizitzaren zeinuak, 1967), bere obraren zenbait ezaugarri nagusi ageri zituen: absurdoaren zentzua, egoera berezietarako zaletasuna, eromenezko egoerak. Bere filmik ezagunena, Agirre edo Jainkoaren haserrea (1972) izan zen, Lope de Agirreren espedizioari buruzkoa.
Bere film askok arrakasta handia izan dute: Kaspar Hauserren misterioa (1974), Stroszek (1977), Kristalezko bihotza (1976), Nosferatu (1979), Woyzeck (1979) Fitzcarraldo (1982), Inurri berdeek amets egiten duten lekua (1984), Cobra Verde (1987), Seme, seme, zer egin duzu? (2009), The Bad Lieutenant: Port of Call New Orleans (2009).
Aktore kutun bat izan zuen Herzogek: Klaus Kinski. Bost filmetan egin zuten lan elkarrekin erta Amazoniako trilogia deitu izan dena, Agirre edo Jainkoaren haserrea, Fitzcarraldo eta Cobra Verde, bien arteko elkarlanetik ateratako perlak dira. Zuzendari eta aktorearen arteko harreman trumoitsuez dokumentala egin zuen Herzogek Kinski hil eta 8 urtera: Mein liebster Feind (Nire etsai maitea)[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Werner Herzog ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Noriega, José Luis. (2018). Historia del Cine. Alianza, 442 or. ISBN 978-84-9181-203-6..
- ↑ zangutano. «Mein liebster Feind - Klaus Kinski» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).