Lankide:Txikillana/Naizen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Ficha de organización Naizen Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familiak biltzen dituen elkartea da.


Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naizenen helburuak hauek dira:

  1. Transexual adingabeen familiei laguntza, trebakuntza eta orientazioa, transexualitateari dagokionez.
  2. Adingabeko transexualen eta haien familien errealitatea ikusaraztea, baita beren eskubide eta erreklamazioak zabaltzea ere, adingabe transgeneroei dagozkien eremu eta sektoreetan, esate baterako hezkuntza, osasuna, gizarte, kultur eta kirol arloetan, legezkoa, eta komunikabideetan, guztietan transexualitatea despatologizatuz eta aniztasun egitate bezala onartuz.
  3. Adingabe transgeneroen arretaren eskumena duten profesionalei formazioa eta informazioa ematea, baita adingabekoon intereseko ikasketetan eta ikerkeetan laguntzea eta parte hartzea.
  4. Adingabe transexualen eskubideak eta interesak babestea, eremu guztietan, administrazioko nahiz judiziala barne, eta adingabe transexualentzat interesgarriak izan daitezkeen legezko erreformen sustapena.

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zereginen artean [1] :

  1. Familien arteko elkarrekiko laguntza sare bat osatzea, aholkatzea eta haien seme-alaben laguntza hobetzea.
  2. Hitzaldi irekiak zein familientzat prestakuntza bereziak antolatzea, baita haiekin harremanetan dauden profesionalentzat.
  3. Hitzaldi, ikastaro, mahai-inguru eta abarretan parte hartzea.
  4. Informazioa, aholkua eta trebakuntza adingabe transexualekin harremana duten edozein arloko profesionalei (osasuna, hezkuntza, gizartea, justizia, kirolak, kultura ...).
  5. Testigantza hedabideetan ematea, haien etxeetan bizi duten errealitatea ikusarazteko.
  6. Seme-alabak errepresentatzea haien eskubideen aldarrikapenean, arlo administratibo eta judizialetan, eta lege erreformen sustapenean.
  7. Seme-alaben intereseko ikerketetan parte hartu.
  8. Publizitate, ikus-entzunezko materialak, digitalak edo bestelakoak sustatzea eta haietan parte hartzea, adingabeen transexualitatea ikusgai egiteko eta normalizatzeko balio badute.
  9. Aisialdiko jarduerak antolatu haurrentzat eta haien familientzat, elkarrekiko laguntza eta jabekuntza sarea indartzea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko martxoaren 8an, Chrysallis elkarte espainiarrearen baitan zeuden Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi familiek Chrysallis Euskal Herria sortu zuten.[2]

Lehenengo unetik haien errealitatea aurkezten hasi ziren, hitzaldietarako formatu misto bat "asmatuz": elkartearekin elkarlanean diharduten sexologiako profesionalek ezagutza teorikoa emanez, eta elkarteko familiek bere esperientzia partekatuz.

Informazioa eta aholkularitza zerbitzua sortu zuten, bai telefonoz eta posta elektronikoz, familiei laguntzeko. Horren bidez aholkularitza sexologikoa eskaintzen hasi ziren, familien arteko esperientziak partekatzeko aukera ere emanez. Halaber, hainbat alorretako profesionalei aholku ematen hasiz iren: irakasleak, hezitzaileak, psikologoak, aholkulariak ...

Honekin batera, seme-alaba transexualen familien "Informaziorako eta Elkartzeko Gune"a martxan jarri zuten, hileko lehen asteartetan; hasieran Donostian bakarrik, eta 2018tik aurrera baita Bilbo eta Iruñean ere.

Geografikoki oso sakabanatuta dauden familiak izatean, bilerak antolatzen dira elkar ikusteko: egun batekoak, zein asteburu osokoak. Bilera hauetan, elkarri babesa emateaz gain, familia berriei harrera egiteko baldintza egokiak ezartzea bilatzen da.

2015ean Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Gobernuekin kontaktuak eta elkarrizketak abiatu zituzten, instituzio horiek dituzten eskumenak garatzeko, autonomia erkidegootan transexualen eskubideak bermatzen dituzten lege aldaketak bilatuz. Arazo larrienetako bat erkidegootako erreferentziako bi ospitaleetan adingabe transexualek jasotzen zuten arreta izan zen. Beste arazo garrantzitsu bat eskola-giroan errealitate horiei laguntzeko planteamendu egokiak bermatzea zen.

2016an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seme-alabak ez zirenez liburuetan edo eskola-materialetan irudikatzen, 2016n material didaktiko aitzindaria argitaratu zuten, transexualitatea ikasgelan ulertzeko eta interneten eskuragarri egoteko. Arrakasta handia izan zuen: munduko leku askotatik deskarga ugari izan zituen, eta hainbat hizkuntzatara itzultzeko eskaerak jaso zituzten (gaur egun 8 hizkuntzatan dago).

Hurrengo pausoa ikus-entzunezko material didaktiko bat argitaratzea izan zen, non zakila duten neskak eta alua duten mutilak aurkezten diren, zoriontsu bizi diren benetako neska eta mutilak.

Urte horretan bertan, Eusko Jaurlaritzaren "Transexualitate egoeran dauden pertsonen arreta integraleko gida" argitaratu zen, osasun, hezkuntza eta gizarte arloetako protokoloak emanez. Elkarteak oso modu aktiboan parte hartu zuen honen idazketan, ekarpen esanguratsuak sartuz. Hala eta guztiz ere, elkarteak hainbat kritika egin dizkio gida honi: ez da gida orokorra; gabezi ugari ditu; teorikoki despatologizazioaren alde izan arren, izaera sexuala "egiaztatzen" duen informe psikologikoa eskatzen du, kontraesanean eroriz; eta ez du bermatzen dakar; eta ez du bermatzen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan planteamendu koordinatuko prestakuntza planik.

Nafarroako Gobernuarekin oso ongi jardunez, Hezkuntzako Departamentuak plan bat ezartzea lortzen dute, haur transexualen kasuan eskola-ikuspegia modu integral eta koordinatuan bermatuz. Era berean, sail desberdinetako bileretan parte hartzen dute seme transexualen beharrizanei arreta emateko.

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilean, dohaintza anonimo bati esker, "Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Horrelaxe da!" kanpaina abiatu zuten. 7 egunez, Bilboko Metro geltokietan eta Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñako autobus geltokietan ezartzen dira kartelak. Komunikabideen eta interneten bidez, mezua nazioartean hedatu zen.

Ultraeskuineko taldeek kanpaina gaitzetsi zuten arren, kanpainak gizartearen eta erakundeen aldetik babes handia eskuratu zuen. Elkartearen esanetabn, Espainiako erakunde eta alderdi politiko guztiek gaiari buruzko iritzia ematea, eta adingabe transexualen errealitatea informazioaren abangoardian jartzea arrakasta izan zen.

2017ko ekainean, LGTBI+ pertsonen gizarte berdintasunerako Nafarroako Foru Legea erdietsi zen; elkarteak legearen idazketan parte hartu zuen, eta haren aldarrikapenetako asko jaso ziren. Horietako bat Transbide izeneko zerbitzuaren ezarpena izan zen, pertsona transexualak ikuspuntu ez-patologikotik artatzeko. "Nafarroan transexualak artatzeko eta laguntzeko gida" ere argitaratu zen, elkartearen parte hartze esanguratsuarekin.

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartekoek Eusko Jaurlaritzaren 2017ko Legea eguneratu beharra seinalatu zunen; bere garaian aintzindaria izan zen arren, zaharkituta zegoela adieraziz, batez ere transexualitatea patologizatzen zuelako (transexual izaera frogatzeko txosten psikologikoa eskatuz). Horretara, 2018ko otsailean, elkartekoak Legebiltzarrean Transexualitate Lege berriaren proposamen bat aurkeztu zuten.

Astebete geroago, elkarteko gazte batek bere buruaz beste egin zuen. 16 urteko Ekai Lersundiren heriotzak adingabe transexual askoren egoera dramatikoa bistaratu zuen gizartearen aurrean, eta familia eta eskolaz gain nerabeen problematikari arreta berezia emateko premia erakutsi zuen (nerabezaroko gorputz aldaketa, harremanak, maitasuna...).

Lersundiren suizidioaren ostean, elkartekoak Osakidetzako arduradunekin bildu ziren, Gurutzetako Ospitaleko Genero Unitatean arreta hobetzeko -nahiz eta oraindik ere psikiatria arlotik bideratzen den, 2012 Legeak ezartzen duenaren arabera, giza duintasuna eta eskubideak urratuz-.

2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea abiadura handian haziz doa eta hasierako 8 familiak 100 baino gehiago dira; ia astero kide berriak gehituz.

2018ko amaieran elkarteak Chrysallis elkarte espainiarraren ordezkaritza izateari uztea erabaki zuen, eta 2019ko urtarrilaren 26an Donostiako Antzoki Zaharrean jai ekitaldian "Naizen" izeneko elkarte berria aurkeztu zuten, spot batekin, eta informazioa eskaintzen duen webgune arekin.

Izena eta logotipoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

‘Naizen’ izenak “nor naizen ni” adierazi nahi du  (naiz+en[erlatiboa]); hitzekin poesia bidez jolastuz, ‘ni neu naizen gehiena’(naiz+en[superlatiboa]) esanahia ere badu; gainera, beste irakurketa bat ere badu: ‘ni naizena’ orainaldian lehen pertsonan (naiz), eta ez besteek hirugarren pertsonan lehen ulertzen zutena (zen) …

Eta gure izenaren erdigunean (n+aize+n) askatasun haizea (aize),  ‘h’ galdu duena, haizeak berak eraman izan balu bezala.

Naizen Elkarteko logotipoa

Elkarteak logoaren esanahia deskribatzen du [3] :

Hizki arrosa eta urdinen artean koloreen continuum bat dago: norbera kolore desberdin batekoa. Edo, gehiago sakonduz,  kolore horiek guztiak gu denok dauzkagu gure barnean, bakoitzak neurri eta proportzio desberdinean.

Eta ‘i’ hizkiak duen puntuak, poztasun, askatasun eta zoriontasun eztandarekin du zerikusia; hain zuzen, garena izan gaitezkeenean horrela loratzen gara, zoriontasun eztanda agertuz. Gutako bakoitza lore zoragarri bat gara, kolore desberdinetako lore-hostoz osatua. Eta, aldi berean, gutako bakoitza gara lore-hosto bat, familia, lagunartea, etab. osatzen dutenen gainerako lore-hostoen artean. Gehiago esan daiteke: lore-hosto bakoitzak familia bat ordezkatzen du, bere kolore-tonalitate bereziarekin, Naizen osatzen dugun famili-aniztasunaren baitan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://naizen.eus/quienes-somos/la-asociacion/#qué-we egin
  2. https://chrysallis.org.es/chrysallis-euskal-herria#Constitución
  3. https://naizen.eus/quienes-somos/la-asociacion/#nuestro-nombre-imagen

[[Kategoria:Pages with unreviewed translations]]