Edukira joan

Ekai Lersundi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekai Lersundi
Bizitza
JaiotzaOndarroa2001eko urriaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa2018ko otsailaren 15a (16 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikaslea

Ekai Lersundi Martínez (Ondarroa, 2001eko urriaren 13a - ib., 2018ko otsailaren 15a)[1] haur transexuala izan zen, LGTBI+ kolektiboaren aktibista eta erreferentea.[2] Tratamendu hormonalaren zain zegoela, 16 urterekin bere buruaz beste egin zuen.[3]

Datu biografikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 urtetik aurrera, familia hezitzaileen aldetik mezu kontraesankorrak jasotzen hasi zen. Hasieran heldutasun faltari eta ikasteko zailtasunei egotzi bazitzaien ere, gero dislexia eta diskalkulia diagnostikoa jaso zuen. Dena den, hezitzaileek arazo hauei gainditzeko zuen adorea ere azpimarratzen zuten; baina, bere lagunen emaitza berdinak lortzeko haiek baino lan gehiago egin beharraren ondorioak bigarren hezkuntzan igarri ziren, eta Ekaiek izaera gero eta lotsatiagoa garatu zuen.[4]

Umetan "mutila izan nahi zuela" gurasoei inoiz aipatu bazien ere, hauek ez zioten garrantzi handirik eman. Arropa erostean eta orrazkeran joera nabariagoa zen.[4] 2017an 15 urte bete zituenean, mutila zela aitortu zion familiari.[5] Hauek babes osoa eman zioten, eta kasu berean zeuden familien Chrysallis elkartearekin harremana abiatu zuten. Une horretan, bere izaera berriari zegokion izena hautatu zuen, amaren laguntzarekin; Ekaiek bere lagun eta hurbilekoei hartutako erabakia jakinarazi zien; eta hauen artean ere babes handia aurkitu zuen. Hurrengo pausua ikastetxean eta osasun sisteman egoeraren berri ematea, eta kudeatzea izan zen; hau zailagoa izan zen, horrelako kasurik kudeatu gabeak zirelako.[4]

Idazteko zalea, Durangoko Institutura joan nahi zuen Arte Batxilergoa egitera, gero Unibertsitatera Ikus-Entzunezko ikasketak egiteko. Argazkigintza eta japoniar kulturaren zalea zen.[4]

Familia eta lagunen babesarekin, haien laguntzaz bere genero identitatearen aldeko borrokan aritu zen, bere kasua hainbat komunikabideetan azaltzeraino. Ekaiek bere Institutuko irakasle eta ikaskideen formakuntza saioak ere bultzatu zituen; Eusko Jaurlaritzako arduradunek 2017ko otsailean ekimenari baietza emana bazioten ere, ez zen ailegatu saio horiek ikustera. Halere, bere izaera lotsatia gaindituz, Lersundik ikaskide eta irakasleek bere jaiotzako izenaren ordez Ekai izen berria erabiltzea lortu zuen.[6]

Bestalde, Bartzelonan lehenago jasotzeko aukera bazuen ere,[7] tratamendu hormonala Gurutzetako Ospitaleko Genero Unitatean egitea errebindikatu zuen.[1] Artean bertako araudiak tratamendu mota hau 16 urtetik aurrera baimentzen zuen, baina onarpenak uste baino luzeago jo zuen, eta Lersundi sexu ezaugarri femeninoak garatzen hasi zen. Berarentzat egoera larria izan zen hori; eta gurasoek kexa sartu zuten prozesua bizkortze aldera. Baina egoerak gaztea gainditu zuen, eta 2018ko otsailaren 15ean, amak etxean hilik aurkitu zuen.[4]

Trans eta LGTBI+ banderak Ondarroan, Lersundi gogoratuz.

Lersundiren heriotzak egoera berean dauden hainbat gazte transexualen kasuak aireratu zituen, eta pertsona hauen arreta eguneratzeko beharra erakutsi du;[8] besteak beste kasuan kasuko egoerak hartzea (trans batzuek ez baitute tratamendurik behar; beste batzuek bai: endokrinologikoa, kirurgikoa...); nortasun agiri nazionalaren aldaketetan egoeren aniztasuna aintzat hartzea; transizio prozesuak psikiatria/psikologia zerbitzuetatik halabeharrez ez pasatu behar izatea, tratamendu hormonalarentzako traba administratiboak kenduz; edo Estatu mailako Trans Lege bakarra, lurraldez lurralde aldatzen diren araudien ordez.[9][1]

Chrysallis elkarteak,[10] Ondarroako Udalak, Save The Children,[3] Psikologia,[11] Sexologia[12] eta LGTBI+ elkarteek familiari babesa eskaini zioten, eta bere kasua transexualen onarpenaren aldeko eta haien babeserako errekurtso profesional eta legalen aldeko mugimendu zabal baten pizgarria izan zen, Euskal Herrian[3] zein nazioartean.[13] Era berean, Ekairen gurasoak Chrysallis elkartearen baitatik atera den Naizen elkarte berriaren sortzaileetako batzuk dira,[14] eta trans kolektiboaren eskubideen aldeko borrokarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute, semearen omenez.[15]

2018ko urritik, Ondarroako Itsas Aurre pasealekuan Ekairen omenezko oroitarria dago,[16] trans/LGTBI+ kolektiboaren aldeko aldarrien leku bihurtu dena.[17]

2023an estreinatutako "20.000 especies de abejas" pelikularen ernamuina Lersundiren heriotza izan zen.[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c SLU, Herritar Berri. (2019-01-17). «Enpatia ipurdiko zuloan» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  2. aingerumayor. (2018-03-28). «Haurren transexualitatea ulertzeko ohar batzuk» Guraso.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2018-02-16). «Un transexual de 16 años en espera de tratamiento hormonal se suicida en Ondarroa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  4. a b c d e Mayor, Aingeru.. Tránsitos : comprender la transexualidad infantil y juvenil a través de los relatos de madres y padres. ISBN 978-84-7290-996-0. PMC 1224298039. (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  5. (Gaztelaniaz) «El padre de Ekai: «Mi hijo no se ha suicidado por ser transexual, sino por más circunstancias»» El Correo 2018-02-23 (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Un adolescente transexual de 16 años se suicida en Vizcaya» El Correo 2018-02-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  7. (Katalanez) «Atenció a la salut de les persones trans» CatSalut. Servei Català de la Salut (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  8. (Gaztelaniaz) «Darpón cree que Cruces cumplió la guía de actuación con Ekai, pero dice que "si hay que modificar algo lo vamos a abordar"» ELMUNDO 2018-02-21 (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  9. (Gaztelaniaz) Pérez, Beatriz. (2018-06-19). «Rosa Almirall: "La lucha 'trans' de hoy es comparable con la de los gais de los 70"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  10. https://web.archive.org/web/20190110235732/https://chrysalliseh.eus/2018/02/20/oharra/?lang=eu
  11. «Comunicado del Colegio Oficial de Psicólogos de Madrid con Motivo del triste suceso del Fallecimiento del menor Trans Ekai Lersundi» https://www.copmadrid.org/ (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 3a).
  12. (Gaztelaniaz) aepssexologia. (2018-02-19). «Comunicado AEPS a raíz del suicidio de Ekai Lersundi» BIS AEPS (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  13. (Gaztelaniaz) Vigo, Faro de. [https://www.farodevigo.es/portada-pontevedra/2018/06/29/ekai-lersundi-ultimo-samurai/1919958.html «Ekai Lersundi, el �ltimo samurai»] www.farodevigo.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  14. (Ingelesez) Berria.eus. «Naizen jaio da, transexualitate egoeran dauden haurren gurasoen elkartea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  15. «Ana Martinez eta Elaxar Lersundi: "Gure nahia da trantsizio prozesua erabat despatologizatzea" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  16. (Gaztelaniaz) «Ondarroa homenajea a Ekai con la colocación de un monolito» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  17. «Ekai gogoan hartuz, LGTBIQ kolektiboaren ikusgarritasunaren alde borrokan jarraitzeko aldarria egin dute Ondarroan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-10-13 (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  18. (Gaztelaniaz) Hernández, Irene. (2024-02-09). «Ekai, el joven trans que se quitó la vida: la historia real detrás de '20.000 especies de abejas'» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]