Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Osakidetza-Logo.svg
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
Hospital Universitario Cruces
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
Ospitalearen ikuspegia
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea hemen kokatua: Bizkaia
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
Osakidetza
Helbidea Gurutzetako plaza, z/g; 48903
Udalerria Barakaldo ( Bizkaia)
Oheak 1.172
Espezialitatea Erredurak
Sailkapena Ospitale Nagusia
Sorrera 1955
Web gunea Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Bilboaldeko ospitale nagusia da, Barakaldoko udalerrian kokatua. Halaber, Osakidetzako erietxerik garrantzitsuena da, hainbat arlotan erreferentziazkoa EAEtik kanpo ere bai. Ospitalea Espainiako iparraldean dagoen handiena da.

Gurutzetako ospitalearen planoa

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko medikuntzaren historia»

Bilboaldean eraiki zen bigarren erietxe nagusia izan zen, 1955. urtean. Izandako lehen izena "Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor" izan zen. Hasieran 300 ohe baino ez zeuzkan arren, urteetan zehar eginiko handitzeek 2.000 ohera igo dute kopuru hori. Orain ere handitze prozesuan dago ospitalea, eta ospitalearen handitzearekin batera heliportu bat eraikiko da.

Jarduera asistentziala 1955eko uztailaren 20ean hasi zen, apendizitiseko diagnostikoa egin zioten pertsona batekin. Gaur egun hain famatua den Erredura Handien Unitatea 1972an sortu zen.

1979ean lehen giltzurrun transplantea egin zen, eta hiru urte beranduago 1982ean, kornea baten lehen transplantea. 1993ean larrialdietarako gune berria egokitu zen ospitalearen sarreran, eta haurrentzako unitatea berriztu egin zen.

Bilbo Handia inguruetako haur asko ospitale honetan jaio dira azken hamarkadetan. Gaur egun gurasoen udaletan erroldatu egiten dira, gurasoen egoitzan, baina garai bateko araudiagatik Barakaldon erroldatu egiten ziren Gurutzetan jaiotako ia ume guztiak.

Barakaldoko Gurutzeta auzoan kokatua dago ospitalea, behinola industriaz inguraturik zegoen gunean. Gurutzetako ospitalea Bizkaiko industrializazio prozesuaren ikurretako bat da.

2008. urtean ospitalea handitzeko lanak hasi ziren. AP-8 autobidetik hurbilen dagoen hegala, handituko da, eta zortzi solairuko eraikin berria atxikiko zaio gaur egungo egiturari.

Helikopteroek lurra hartzeko plataforma dago teilatuaren gainean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Koordenatuak: 43° 16′ 55.29″ N, 2° 59′ 03.62″ W / 43.2820250°N,2.9843389°W / 43.2820250; -2.9843389