Lankide:Txikillana/Ne'er-do-well

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arlote baten karikatura, 1899 urtea.

Ne'er-do-well ("ezer onik egiten ez duena") mundu anglofonoan erabiltzen den gutxiespen terminoa da, lanik egiten ez duten gaizkile, alfer edo eskekoak izendatzeko.

Testuinguru koloniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ne'er-do-well terminoa XIX. mendeko Australasiako kolonietan erabili zen, zenbait gizon britaniar eta irlandar izendatzeko. Pertsona hauetako asko familia aberatsetako bigarren mailako semeak ziren, gurasoek kolonietara bidaliak bizibideren bat bilatzera. Batzuetan remittance men bezala ere ezagutzen ziren (familiak bidalitako diruaren menpe izaten zirelako), eta tipikoki diru guztia edaten eta apostuan xahutzen zuten. Kolonoen artean ospe txarra zuten, gizartearen ordenuaren mehatxu bezala ikusten baitzituzten.[1]

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, ne'er-do-well terminoa migratzaile zerrendetan, bidaia-aldizkarietan eta argitalpenetan erabiltzen hasi zen. 1851ean George Hepburn-ek egunkari bat idatzi zuen Dunedinera egindako bidaian zehar. Bertan, ontzian zeuden pertsonetako batzuk would be gentlemen izendatzen zituen ("gentleman izango litzateke"-ak), eta haiei buruz idazten zuen "burugabekeriaz jarduten zuten iruzurtiak" zirela. Zenbait idazlek mota horretako gizonak ez emigratzeko aldarria egin zuten, hala nola Charles Flinders Hursthouse- k; honek ohartarazi zuenez, "ne'er-do-well alferrak" etxean gelditu beharko lirateke, "lanaren oso gainetik eta oso azpitik zeudelako".[2]

1873an, Zeelanda Berriko Gobernuak "Imbecile Passengers Act" izeneko legea aurkeztu zuen,[3] lagunek eta senideek koloniara bidalitako jende "erdi maltzurra, erdi eroa" gero eta gehiago zelako, eta praktikan horrek arazoak sortzen zituelako, osasun-instituzioetan ingresatu beharreko pazienteen kopuruaren mantenimendu garestian.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Esaldiak]]

  1. Miles., Fairburn,. (2013). The Ideal Society and Its Enemies : Foundations of Modern New Zealand Society, 1850-1900.. Auckland University Press ISBN 978-1-86940-511-3. PMC 865330112. (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  2. «ENZB - 1857 - Hursthouse, C. New Zealand, or Zealandia, the Britain of the South [Vol.I. - [Front Matter]»] www.enzb.auckland.ac.nz (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  3. «Imbecile Passengers Act 1873 (37 Victoriae 1873 No 70)» www.nzlii.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  4.  doi:10.1353/sli.2015.0005. ISSN 2165-2678..