Kolonia (geografia politikoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau atzerritar estatu batek menperatua duen lurraldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolonia (argipena)».
Estatuak eta beren menpeko herrialdeak (koloniak), 1945ean.
Fitxategi:Trust and Non-Self-Governing Territories.djvu
Nazio Batuen Erakundearen zerrenda: ordezko agintaritzako eta autogobernurik gabeko lurraldeak (dokumentu ofiziala).

Kolonia atzerritar Estatu baten mendean dagoen herrialdea da.

Kolonia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kolonia mota izan dira. Aipagarrienak hauek dira:

Ustiaketa koloniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako baliabideez jabetu eta metropoliaren interesen arabera erabiltzen zituzten. Metropoliko funtzionarioek gobernatzen zituzten, eta haiek, aldi berean, botere guztiak zituen gobernari nagusi baten mende zeuden. Biztanle gehienak indigenak ziren. Kolonia mota usuena izan zen, eta halakoak ziren, adibidez, Afrika beltzekoak eta Ekialde Urrunekoak.

Kolonizatzaileez bete ziren koloniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baita ere "populatze-koloniak" deituak izan ziren. Boterea gobernu autonomo baten esku zegoen, baina haren gainetik gobernadore bat zegoen metropoliak hautatua. Kolonizazio mota hori britainiarren mende zeuden kolonietan egin zen, batez ere: Kanadan, Australian, Zeelanda Berrian. Herrialde horietan Europatik joandako jende askok hartu zuen bizileku berria behin betiko, eta bertako biztanleak baztertuta utzi zituzten erreserbetan.

Protektoratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako gobernua zuten herrialdeetan erabili zen: Egipton, Marokon, Tunisian, eta abarretan. Itxura batean herrialdeko politikaz bertako agintariak arduratzen baziren ere, ez zegoen egiazko autogobernurik, metropoliaren babespean baitzegoen kolonia, eta haren ordezkariek hartzen zituzten funtsezko erabakiak.

Ordezko agintaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniak Lehen Mundu Gerran bere koloniak galdu zituenean, Nazio Batuen Erakundeak beste herri batzuei eman zien haiek gobernatzeko kargua, eta orduan sortu ziren kolonia mota horiek.

Merkataritza eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan eta beste herrialde batzuetan herri inperialistek abantaila eta eskubide batzuk lortu zituzten merkataritzan, hitzarmen batzuen bitartez. Merkataritza eskubide haietaz baliatuta, hiri eta portu garrantzitsu asko metropoliaren esku geratu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]