Lankide:Unailopeez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Benarriz nabarra (Locustella naevia) txori kantarien artean dagoen hegazti txiki bat da, Sylviidae familiakoa. Bere habitata Irlanda eta Espainiako soroetatik hasi eta Siberia eta Asia erdialdeko eskualde ekialdekoetaraino iristen da. Trebeki kamuflatzea ahalbidetzen dion lumaje diskretuagatik da ezaguna.

Siringe (hegaztiek soinuak egiteko duten organoa) oso garatua duten hegaztiak dira, eta ekologian berebiziko garrantzia dute. Bizi-funtzioa ezberdinak betetzen dituzte, hala nola intsektu-populazioak kontrolatzea, haziak sakabanatzea eta polinizatzea. Horrek ekosistema naturalen dinamikarako eta kontserbaziorako funtsezko osagai bihurtzen ditu

Informazio taxonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benarriz nabarra zuhaitzan

Benarriz nabarraren (Locustella naevia) taxonomia zortzi ataletan banatzen da; domeinuan, erreinuan, filumean, klaseetan, ordenenan, familian, generoan eta azkenik espeziean. Benarriz nabarraren sailkapenean, eukaryota domeinuan sartzen da, zelula eukariotoak baitituzte. Erreinuetan sakonduz, animalien erreinukoa da, talde honen barruan sailkatutako organismo guztiek borondatezko mugimendu koordinatuak egiteko gaitasuna dute. Filumari dagokionez, ornoduna (chordata) da, egitura eskeletikoaren parte den bizkarrezurra dutelako. Bizkarrezur horrek euskarria eta babesa ematen die nerbio-sistema zentralerako.

Hegaztien taldekoa da, hainbat ezaugarri partekatzen dituztelako komunean, adibidez lumajea. Hegaztien ezaugarririk nagusiena lumak izatearena da, hegan egiteko aukera ematen baitiete baita babes termikoa eta aerodinamika.

Paseriformeen ordenak egungo hegazti bizidun guztien % 60 hartzen du, eta, beraz, orden honetan espezie gehienak sailkatzen dira.Paseriformean zortzi familia ezberdin sailkatzen dira, benarrarriz nabarra Sylviidae familian sailkatzen da, familiarik handienean, 270 espezie izanda. Generoari dagokionez, locustellidaekoa da, Locustella fluviatilis eta Locustella luscinioides ahaide bezala izanik.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benarriz nabarraren bizi zikloa ulertzeko hurrengo faseei erreparatu behar diegu.

Arrautzak txitatzea: Emeak arrautzak lurrean edo landaredi trinkoaren artean ezkutatuta dagoen habian erruten ditu. Oro har, 4-6 arrautza erruten dituzte, krema kolorekoak edo zurixkak. Inkubazioak 12 eta 14 egun artean irauten du, eta emeak egiten du nagusiki.

Txitoak jaio eta haztea: Arrautzak botatakoan, bi gurasoek txitoak elikatzen dituzte. Txitak altrizialak dira, eta horrek esan nahi du biluzik jaiotzen direla, itsu eta gurasoen mende, elikadurarako eta babeserako. Habian 9-12 egunez egongo dira, gutxi gorabehera, habia uzteko bezain garatuta egon baino lehen.

Txitoak haztea: Etapa honetan, gurasoek txitak elikatzen eta babesten jarraitzen dute hegan egiten eta elikagai bila beren kabuz ikasten duten bitartean.

Gazteen independentzia: Behin txitak nahikoa buruaskiak direnean, habia utzi eta beren ingurunea esploratzen hasten dira. Aldi horretan, gurasoen elikagaiak jaso ditzakete bizirik irauteko trebetasunak ikasten dituzten bitartean.

Heldutasun sexuala eta ugalketa: Behin heldutasun sexuala lortzen dutenean, normalean urtebeteren buruan gertatzen dena, hegazti gazteak ugaltzen has daitezke. Zikloa errepikatuko dute, bikotea aurkituz, habiak eraikiz eta beren txitak haziz.

Habitata eta banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benarriz nabarraren habitata bi faktore kontuan hartuz: Horia, ugalketa etapan ematen da eta Urdina, ugalketa etapan ez daudenenan.

Kostaldeko lursail egokiak hartzen ditu nagusiki eta modu jarraituan, baina garaiera handiagoko zonetan desagertzen da, batez ere 600 metrotik aurrera. Habitat nagusia eremu irekiak eta belar-landaredi altua duten lekuak dira. Bere banaketa geografikoa Paleartikoaren mendebaldeko eremu epelean gertatzen da, Irlanda eta Espainiako iparraldetik Siberia eta Asia erdialdeko hego-mendebalderaino. Islandiak, Eskandinaviako zati handi batek eta Mediterraneoko Europako zati handi batek ez dute gaitasun hori. Espainian, ia Kantauri aldean dago, Acorun iparraldetik Frantziako mugaraino.

Euskal Herrian, Zarautzen Locustella naevia birritan heizatu zen, beraz esan dezakegu Guipozkoako zonaldean agertu egin dela.

Habitat horretara egokitzeko mekanismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti honek bere espezieko kideak bezala migratu egiten du eta ekosistema ezberdinetara egokitzeko beharrak ditu eta hurrengo mekanismoak erabiltzen ditu egin ahal izateko

Kamuflajea: Locustella naevia lumajearengatik da ezaguna, ingurunearekin nahasteko aukera ematen baitio, eta horrek ezkutatu eta harraparien aurkako babesa errazten du.

Habia ezkutatzeko ohiturak: Espezie honek leku ezkutuetan eraikitzen ditu habiak, hala nola landaredi trinkoaren arteko lurrean edo zuhaixken beheko aldean. Estrategia horrek murriztu egiten du harrapariek habiak aurkitzeko duten probabilitatea.

Ahots diskretua: Locustella naeviak kantu leun eta diskretua izateko joera du, eta horrek harrapariak saihesten lagun dezake, bai eta habitat barruko komunikazioa errazten ere.

Habitata aukeratzeko malgutasuna: espezie hori habitat mota batera egokitu daiteke, larreak, sastrakak, basoen ertzak eta utzitako laborantza-eremuak barne. Malgutasun horri esker, habitat egokiak aurki ditzake hainbat eremu geografikotan.

Ugalketa oportunistaren estrategiak: Locustella naeviak bere ugalketa-garaia egokitu dezake ingurumen-baldintzen eta baliabideen eskuragarritasunaren arabera, eta, horri esker, ugalketa-arrakastarako aukerak maximizatu ditzake.

Gizakiengandik jasotako mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezieari eragin diezaiokeen mehatxu nagusia habitata aldatzea eta suntsitzea da, basoberritzeen, suteen edo kostaldeko urbanizazioen edo azpiegituren eraikuntzaren ondorioz. Landa-ingurunearen erabileran izandako aldaketak, batez ere landazabalek eta zuhaixka-eremuek kostaldeko zatian okupatutako azalera murriztea, eukaliptoak birpopulatzea edo lurzoru urbanizatua bihurtzea dira kontserbazio-arazo nagusiak Iberiako banaketa-eremuan.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benarriz nabarraren irudia

Benarriz nabarra beste hegazti batzuk bezala, heiztarien biktima da. 2020ko udazkenean 108 aldiz heizatu zuten eta hoietako 100 helburu zientifikoentzat izan ziren. Animali hauek, haien espezietako beste batzuk bezala, hegoak dituzte. Kasu honetan batez bestekoa 65,1 zentimetrokoa da eta beste alde batetik pikoaren tamainak 13,8 zentimetroko luzeera dauka. Bukatzeko, neurriekin, enborraren tamaina osoa ikusiko dugu, 12-14 zentimetroko bitartekoa dena.

Benarriz nabarraren kanta

Bere kantuari dagokionez, azkarra eta errepikakorra da, matxinsaltoarenaren antzekoa, baina bere buruaren posizioaren arabera alda daiteke. Beste ezaugarri bat txori honen iguruan dagoen informazio kantitate txikia izan daiteke.

Bitxikeriekin bukatzeko migrazioa eta ugalketari erreparatuko diogu. Datu batzuk ikertzean ikusi da, Benarriz nabarra erreprodukzio sasoi batean, ugaltzeko saiakera bat baino gehiago egiten dutela. Jarraitzeko, uste da indibiduo gazteak migrazio estrategiak ezberdin erabiltzen dituztela helduekin alderatuz.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benarriz nabarrari buruz gehiago ikasi nahi izatekotan, hona hemen informazioa:

https://www.researchgate.net/profile/AlfonsoVillaran/publication/293653435_Evolucion_de_la_comunidad_de_paseriformes_durante_el_paso_postnupcial_en_una_masa_forestal_periurbana_del_centro_iberico/links/56ba490d08ae2567351ec0fd/Evolucion-de-la-comunidad-de-paseriformes-durante-el-paso-postnupcial-en-una-masa-forestal-periurbana-del-centro-iberico.pdf

https://www.tandfonline.com/doi/full/10.1080/00063657.2012.672400

Informazio iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.researchgate.net/profile/Pere-Josa/publication/347511459_MigraVallFosca_Resultados_del_seguimiento_de_la_migracion_postnupcial_en_una_estacion_de_anillamiento_en_el_Pirineo/links/61084e3a1ca20f6f86f67ca7/MigraVallFosca-Resultados-del-seguimiento-de-la-migracion-postnupcial-en-una-estacion-de-anillamiento-en-el-Pirineo.pdf

https://www.researchgate.net/profile/Alejandro-Onrubia/publication/275339237_ESTUDIO_ECOLOGICO_DE_LA_SEDIMENTACION_DE_PEQUENAS_AVES_MIGRADORAS_EN_EL_AREA_DE_SALBURUA/links/5538b3710cf2239f4e79b144/ESTUDIO-ECOLOGICO-DE-LA-SEDIMENTACION-DE-PEQUENAS-AVES-MIGRADORAS-EN-EL-AREA-DE-SALBURUA.pdf

https://www.researchgate.net/profile/Cristian-Perez-Granados/publication/322040188_Anuario_Ornitologico_de_Madrid_2011-2014/links/5c465477a6fdccd6b5bf14c4/Anuario-Ornitologico-de-Madrid-2011-2014.pdf#page=73

http://www.seomonticola.org/wp-content/uploads/2012/07/La-Estaci%C3%B3n-de-Anillamiento-de-Las-Minas.-Resultados-del-A%C3%B1o-2002.pdf

https://www.lifeder.com/reinos-de-la-naturaleza/

https://core.ac.uk/download/pdf/45446327.pdf#page=84

https://www.um.es/anatvet-interactivo/interactividad/aaves/anatomia%20de%20las%20aves.pdf

https://www.revistas.utch.edu.co/ojs/index.php/revinvestigacion/article/view/469

https://es.wikipedia.org/wiki/Locustella_naevia

http://www.scielo.org.ar/scielo.php?pid=S0073-34072008000200009&script=sci_arttext&tlng=es