Wikipedia, Entziklopedia askea

Ornodun

Gizakion bizkarrezurra, bere ornoekin.

Ornodunak gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra dituzten animaliak dira; ornoak bizkarrezurra osatzen duten hezurrak dira (hortik dator "ornodun" deitura).

Badirudi barne-eskeletoa nahiko azkar agertu zela eboluzioan. Barne-eskeletorik ez duten animaliei ornogabe deitzen zaie. Ornogabe gehiago daude ornodun baino, baina ezagutzen dituzun animalia handi guztiak ornodun dira.

Gaur egun, 50.000 ornodun-espezie baino gehiago daude; honela sailka daitezke:

Arrainak dira ornodunik zaharrenak. Arrain gehienek hezurrezko eskeletoa dute; hala ere, (marrazoek eta manta-arraiek hezurrak izan beharrean kartilagoak dituzte, hezurrak baino malguagoak. Arrainetan dago gainontzeko animalien jatorria, eboluzioaren bitartez.

Ugaztunak dira ornodunik konplexuenak. Amaren esneaz elikatzen dira hasieran, amaren gorputzaren barruan garatzen dira, eta ilea izaten dute. Ugaztunek burmuin garatuagoa izaten dute; horri esker, beste animalia-talde asko baino adimentsuagoak dira.

Ornodunen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ornodunek oinarrizko ezaugarri batzuk partekatzen dituzte:

  1. Barne-eskeletoa (endoeskeletoa ere deitzen zaio) dute, bizkarrezurrarekin, bizkarrezur-muina babesteko, eta burezurrarekin, burmuina babesteko
  2. Gorputzean hiru atal bereiz daitezke: burua, enborra eta buztana (baina ornodun batzuek ez dute buztanik).
  3. Gorputz-adar artikulatuak dituzte: hankak edo/eta hegalak (batzuek ez dute gorputz-adarrik).
  4. Nerbio-sistema oso garatua dute: burmuina eta bizkarrezur-muina.
  5. Zentzumen-organo gehienak buruan dituzte.
  6. Ugalketarako, arrak eta emeak daude.

Ornodunen sailkapena: gako dikotomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gorputzeko tenperatura erregulatzen du?
Bai: Homeotermoa
Kumeak arrautzetan gordetzen ditu: obiparoa

Hegaztia


Kumeak bere barruan gordetzen ditu, elikatuz: bibiparoa

Ugaztuna



Ez: Poikilotermoa
Arnasa biriken bitartez hartzen du
Arrautzak uretan erruten ditu

Anfibioa


Arrautzak lehorretan erruten ditu

Narrastia



Arnasa brankien bitartez hartzen du

Arraina