Lankide:Usaezdeibarra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emma Parmee[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emma Parmee kimikari eta ikerlari britainiarra da eta droga patente ugarien asmatzailea da. Sitagliptiaren garapenean ikertzaile nagusia izan zen eta 2007an Thomas Alva Edison Patente saria eta Chemical Industry Society elkartearen Gordon E Moore domina jaso zituen 2009an, egindako ekarpenengatik. jhbefeuiwqgkbio

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emma Rachel Parmee Erresuma Batuan jaio zen Oxfordeko Unibertsitatean lizentziatura eta doktoretza egin zuen kimikan Oxfordean. Tesia 1990an amaitu zuen eta NATOko doktoretza ondoko beka bat lortu zuen. Estatu Batuetara joan zen doktoretza ondoko lana burutzeko Saturo Masamune-rekin Massachusetts Institute of Technology-n, aldol erreakzioen sintesi asimetrikoaren katalizatzaileak aztertuz. 1992an amaitu zuen doktoretza ondorengo ikerketa eta urte berean Merck & Co-n sartu zen Rahway-n (New Jersey), beraien ikerketa laborategian lan egiten. 2006an, ikertzaile nagusietako bat izan zen dipeptidil peptidasa-4 inhibitzaile selektiboaren sitagliptina aurkitu zuenean (Merck-ek Januvia izen komertzialarekin merkaturatua). Droga 2 motako diabetesa tratatzeko erabiltzen da eta glukosa murrizteko onurak eskaintzen ditu aurretik eskuragarri zeuden tratamendu batzuen albo-ondoriorik gabe. Bere parte-hartzea Ikerketako Kontseiluak eta New Jerseyko Garapenak emandako Thomas Alva Edison Patent Award saria jaso zuen. Prix ​​Galien endokrinologiarako 2007an eta 2009ko Gordon E Moore domina jaso zuen Chemical Industry Society-k. 2010ean, Parmee-k Rahway-ren laborategia utzi eta West Point-eko (Pennsylvania) instalazioetara joan zen bizitzera, eta han izan zen aurkikuntza kimikoa egiteko guneko liderra 2013ra arte. Orduan, lehendakariordea elkartua eta esplorazio kimikako burua izendatu zuten. Merck Research Laboratories-eko Early Discovery Council-eko lehendakariordea ere bada. Berrikusitako argitalpenetan agertu diren berrogei artikulu baino gehiago idatzi ditu eta AEBetako hogeita hamar patentetik gora eskatu ditu bere lanetan. Bere senarrarekin, semearekin eta alabarekin bizi da.

Aukeratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]