Lankide:Usarasua/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ohiko modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristal likidozko pantaila (LCD)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LCD pantaila, bidaiarientzako jakinarazpen-panel funtzioarekin.

Kristal likidozko pantailak (LCD) arinak, trinkoak, eramangarriak, merkeak, fidagarriagoak eta izpi katodikoen pantailak baino erosoagoak dira. LCD pantailetan kristal likidozko geruza mehe bat erabiltzen da,

Mohamed M. Atallak eta Dawon Kahng-ek Bell Labs-en 1959an asmatu zuten MOSFET (metal-oxido erdieroalearen norabide-efektuko transistorea), eta 1960an aurkeztu zuten.[1][2] Haien lanean oinarrituta, RCAko Paul K. Weimerrek film meheko transistorea (TFT) garatu zuen 1962an.[3] MOSFET mota bat zen, soltean ekoiztutako MOSFET estandarra ez bezalakoa.[4] TFTn oinarritutako LCD baten ideia RCA laborategietako Bernard J. Lechner-ek sortu zuen 1968an.[5] B.J. Lechner, F.J. Marlowe, E.O. Nesterrek eta J. Tultsek 1968an frogatu zuten kontzeptua, MOSFET diskretu estandarrak erabiltzen zituen sakabanatze dinamikoko LCD batekin.[6]

10 izarreko matrizeko lehenengo pantaila elektrolumineszentea (ELD) TFTak erabiliz egin zuen T. Peter Brodyrek Thin-Film Devices departamentuan, Westinghouse Electric Corporationen, 1968an.[7] 1973an, Brody, J. A. Asars-ek eta G. D. Dixonek, Westinghouse Research Laboratories-en, beirazko film meheko lehen pantaila erakutsi zuten (TFT LCD).[8][9] Brodyk eta Fang-Chen Luok 1974an TFTak zituen kristal likidozko lehen pantaila laua (AM LCD) erakutsi zuten.[10]

LCD diodo argi-igorlearekin (LED), atzetik argiztatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LCD pantaila hauetan argiztapena LED bitartez egiten da. 2010eko hamarkadan pantaila ohikoenak dira.

Plasmazko panela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazoneko Kindle Keyboard irakurle elektronikoak liburu elektroniko baten orrialde bat erakusten duela. Liburuaren testuko Kindleren irudia pantailan egongo da bateria agortzen bada ere, baina kasu horretan erabiltzaileak ezin du beste orrialde batera aldatu.

Plasmazko pantaila batek beirazko bi plaka ditu, gas batez (neoia adib.) betetako espazio mehe batez bereiziak. Plaka horietako bakoitzak hainbat elektrodo paralelo ditu.

Panel elektroluminiszentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantaila elektroluminiszentean (ELD),irudia sortzen da plakei seinale elektrikoak aplikatuz fosforoa distira egin dezan.

Diodo organiko argi-igorlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diodo argi-igorle organikoa edo OLED (ingelesez: organic ligth-emitting diode), elektroluminiszente organiko izenez ere ezaguna, diodo argi-igorle (LED) mota bat da, zeina geruza elektrolumineszentea konposatu organikoen film batez osatuta dagoen. Geruza organiko honek bi elektrodoen artean kokatuta dago; elektrodo hauetako bat gardena izaten da. OLEDak display digitaletan erabiltzen dira; telebisten, monitoreen edo mugikorren antzeko gailuetan.

  1. «1960 – Metal Oxide Semiconductor (MOS) Transistor Demonstrated» The Silicon Engine (Computer History Museum).
  2. Atalla, M.; Kahng, D.. (1960). «Silicon-silicon dioxide field induced surface devices» IRE-AIEE Solid State Device Research Conference.
  3. Weimer, Paul K.. (June 1962). «The TFT A New Thin-Film Transistor» Proceedings of the IRE 50 (6): 1462–1469.  doi:10.1109/JRPROC.1962.288190. ISSN 0096-8390..
  4. ISBN 9781119247401..
  5. Kawamoto, H.. (2012). «The Inventors of TFT Active-Matrix LCD Receive the 2011 IEEE Nishizawa Medal» Journal of Display Technology 8 (1): 3–4.  doi:10.1109/JDT.2011.2177740. ISSN 1551-319X. Bibcode2012JDisT...8....3K..
  6. ISBN 9789812389565..
  7. ISBN 981-238-956-3..
  8. Kuo, Yue. (1 January 2013). «Thin Film Transistor Technology—Past, Present, and Future» The Electrochemical Society Interface 22 (1): 55–61.  doi:10.1149/2.F06131if. ISSN 1064-8208. Bibcode2013ECSIn..22a..55K..
  9. Brody, T. Peter; Asars, J. A.; Dixon, G. D.. (November 1973). «A 6 × 6 inch 20 lines-per-inch liquid-crystal display panel» IEEE Transactions on Electron Devices 20 (11): 995–1001.  doi:10.1109/T-ED.1973.17780. ISSN 0018-9383. Bibcode1973ITED...20..995B..
  10. Kawamoto, H.. (2012). «The Inventors of TFT Active-Matrix LCD Receive the 2011 IEEE Nishizawa Medal» Journal of Display Technology 8 (1): 3–4.  doi:10.1109/JDT.2011.2177740. ISSN 1551-319X. Bibcode2012JDisT...8....3K..