Plasmazko pantaila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Plasmako pantaila

Plasmazko pantaila (Plasma Display Panel ingelesez) pantaila laua duen gailu bat da normalean formatu handiko (37 hazbetetatik 70era) telebistetan erabiltzen dena. Gaur egun, formatu txikiko telebistetan ere erabiltzen da; adibidez 22, 26 eta 32 hazbete. Desabantaila bat daukate formatu handiko pantailek; esaterako 42, 45, 50 eta 70 hazbeterartekoak, hauek bero kantitate altua igortzen dute, horregatik ez dira oso atseginak telebista edo bideo-jokoak denbora luzean erabiliko dituen erabiltzaile batentzat. Gelaxka txiki-txiki askoz osatuta dago bi kristalezko panelen artean kokatuta, kristalezko panel hauek gas noble nahasketa bat daukate (neona, argona eta xenona). Gelaxketan dagoen gasa elektrikoki plasman bihurtzen da, honek substantzia fosforeszente batek (fosforoa ez dena) argia ematea eragiten du.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasmazko pantailek argi izpi indartsu bat dute (1000 lux edo gehiago moduluko), kolore sorta zabala dute eta tamaina nahiko handieta fabrikatu daitezke, diagonalean 262cm-raino. Luminantzia oso baxua dute beltz mailetan, horrela pelikulak ikusteko beltz desiragarriago bat sortuz. Pantaila honek 6cm inguruko zabalera du eta bere tamaina totala (elektronika barne) 10cm baino txikiagokoa da. Plasmek, CRT edo AMLCD telebistek beste energia erabiltzen dute metro karratuko. Kontsumo elektrikoa neurri handian aldatu egin daiteke bertan ikusten ari denaren arabera. Eszena distiratsuak (esaterako futbol partidu bat) energia gehiago beharko dute eszena ilunak baino (pelikula bateko gaueko eszena bat adibidez). Neurri nominalak 400 Watt adierazten dute 50 hazbeteko pantaila batentzat. Modelu erlatiboki berriak 220 eta 310 Wattio artean kontsumitzen dute 50 hazbeteko telebistetan hauek zinema moduan daudenean. Pantaila gehienak <<denda>> moduan lehenetsiz konfiguratuta daude, eta gutxienez energia bikoitza kontsumitzen dute etxerako hobeagoa den konfigurazio bat baino.

Azken belaunaldiko plasmazko pantailen bizi iraupena 100.000 ordutan balioztatuta dago (edo 30 urte egunean 8 ordu erabiliz), hala ere, plasmazko pantaila batzuk ekoiztu egin dira energia kontsumoa murriztu egin dutenak eta horrela beraien bizitza erabilgarria luzatu egin dute. Zehazki, pantailaren irudiaren distira originala erdira degradatzen den momentuan pantailaren bizi iraupenaren erdia aintzakotzat hartzen da. Erabiltzen jarraitu daiteke baina pantailaren bizi erabilgarriaren amaieratzat hartzen da.

Plasma teknologiaren abantaila nagusiena, pantaila oso handiak material oso meheak erabiliz fabrikatu egin daitezkeela da. Pixel bakoitza banaka argiztatuta dagoelako, irudia oso distiratsua da eta ikusmen angelu oso zabala du.

Plasmazko pantaila baten konposizioa

Xehetasun funtzionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plasma telebista bateko xenon eta neon gasak miloika gelaxkatan daude bi kristalen artean. Elektrodoak ere bi kristalen artean daude kokatuta, gelaxken atzekaldean eta aurrekaldean hain zuzen. Zirkuituak gurutzatzen diren elektrodoak kargatzen ditu aurrekaldearen eta atzekaldearen artean tentsio diferentzia bat lortzeko, honekin gasak ionizatzea lortzen da eta plasma bat lortzen da. Ondoren gasen ioiak elektrodoietara joaten dira eta fotoiak emanez talka egiten dute.

Kontraste erlazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrastea ilunenaren eta distiratsuenaren artego diferentzia da. Normalean distira zenbat eta altuagoa izan irudia errealistagoa izango da. Plasmazko pantailen konstrasteen erlazioak 15.000:1-etik 30.000:1-era adierazten dira. Abantaila hau oso garrantzitsua da plasmetan eta beste bistaratze teknologietan. Nahiz eta industrian ez egon zuzentzaile mota bat ere kontrastea nola informatzeari buruz, fabrikatzaile gehienak ANSI estandarra jarraitzen dute edo bestela <<full-on full-off>> probak egiten dituzte. ANSI estandarrak patroi bat erabiltzen du konprobazio probarako, horren bidez beltz ilunenak eta zuri argienak aldi berean neurtzen dira, eta horrela sailkapen errealista eta zehatzagoa lortzen da. Beste aldetik, <<full-on full-off>> probak beltz puru pantaila baten eta zuri puru pantaila baten arteko kontrastea neurtzen du, lortzen diren balioak altuagoak dira baina ez dute bistaratze egoera tipikoa irudikatzen. Fabrikatzaileek artifizialki hobetu dezakete lortutako kontrastea distira eta kontrastea handiagotuz probetan balore altuagoak lortzeko. Hala ere, sortutako kontrastearen portzentaje bat metodo honen bitartez engainagarria da, zeren irudi hau iztez ezinezkoa da ikustea konfigurazio honekin.

Askotan esan ohi da plasmazko pantailek beltz maila hobeagoak (eta kontraste erlazioak) dutela, baina plasmazko pantailek zein LCD pantailek beraien erronka teknologiko propioak dituzte. Plasmazko pantailako gelaxka bakoitza aurretik kargatuta izan behar da hau argitzeko (bestela gelaxka ez luke behar bezain azkar erantzungo) eta aurre-karga horrek gelaxkek benetako beltza ez lortzeko probabilitatea dakar. Fabrikatzaile batzuk lan asko egin dute aurre-karga hori murrizteko eta hondoan dagoen distira. LCD teknologiarekin, pixel beltzak argiaren polarizazio metodo batekin sortzen dira eta ezinezkoa dute hondo azpiko argia guztiz ezkutatzen.

Plasma teknologiaren akats bat pantaila normalean distira maximoan erabiltzen bada honen bizi-iraupena nabarmen murrizten da. Horregatik, kontsumidore askok distira maximoaren azpitik dagoen konfigurazioa erabiltzen dute, baina hala ere CRT pantailak baino distiratsuagoa izaten jarraitzen du.

Pantaila errearen efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantaila oso errea Dallas Forth-Worth aeroportuan. 2007ko argazkia.

Fosforoetan oinarritutako pantaila elektronikoetan (plasma telebistak eta izpi katodikozko telebistak barne) irudi estatiko bat denbora luzez egonez gero irudian agertzen diren objetuak pantailan markatuta gera daitezke denbora batean. Honen arrazoia erabileragatik argia ematen duten fosforeszenteak beraien argitasuna galtzen dutela da, honi erretako pantaila deritzo. Honen seinale nagusiena irudiaren kalitatearen jetsiera da.

Plasmako pantailen abantailak, kristal likidozko pantailek ez dituztenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikuspegi-angulu handiagoa.
  • Erantzun-denborarik ez, beraz, LCD batzuetan gertatzen den mamu efektua saihestendu.
  • Ez du merkuriorik LCD pantailak ez bezala.
  • Giza-begiarentzat kolore gozoagoak.
  • Kolore gehiago eta errealistagoak.
  • Kontraste altua.

Kristal likidozko pantailen abantailak, plasmako pantailek ez dituztenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fabrikazio kostua plasmena handiagoa da LCD-ena baino.
  • Kontsumo elektrikoa: Plasma pantailadun telebista batek LCD telebistak baino elektrizitatearen %30 gehiago kontsumitu dezake. Baina esan beharra dago gaur egungo plasmek kontsumo zentzuzkoagoa dutela.
  • Erretako pantailaren efektua: Pantaila denbora luzez irudi estatikoak ematen ari bada, irudia pantailan finko edo beste irudien gainean gelditzeko probabilitatea dago. Hala ere 8. belaunalditik arazo hau konponduta dago.