Lankide:Xabierkorta16/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizako piramide handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizako piramide handia

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza piramidea Afrika kontinenteko Giza (Egipto) herrialdean kokatuta dagoen piramide bat da, Keops faraoiaren agindupean. Munduko eraikin famatuenetariko bat da, eta gaur egun urte gehien dituen erakinetako bat da. Antzinako Egiptoko 2613 a. C. (Laugarren Dinastia) garaian eraiki zen eta Keops faraoiaren hilobi gisa eraiki zen.

Hasiera batean 146,5 metrotakoa zen piramidea, eta 3800 urte pasa zituen munduko eraikin altuena izaten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizako piramidea

Piramide Handia k.a. 2,600 . urtean eraiki zen. Piramidearen oinarria karratu bat da. Eraiki zenean 146,5m-ko altuera zuen baina gaur egun 139m neurtzen ditu. Urteak pasa ahala materiala erortzen eta desgastatzen joan delako. Guztira 2.300.000 blokez osatuta dago, eta bloke hauek kareharriz eta granitoz osatuta dago. Bloke guztiak itsasteko igeltsua erabili zuten. Eraikitzeko ez zuen esklaboak erabili, baizik eta 20.000 prestaturiko langileekin. Haien barnean zeuden; geometrian, estereotomian (mozteko harria Artea) astronomian eta abar. 20 urte behar izan zituzten Gizeko piramidea egiteko.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramidearen barnealdea

Piramidearen barnealdean hiru gela daude, bi piramidearen barnean:

1- Erregearen Ganbera:

Hemen lurperatu omen zuten faraoia. Kamera misterioz eta magiaz beteta dago, eta gela apaingarriz betea dago. Sarkofago bat dago, hilkutxa handi bat bezalakoa, eta estatua eta altxor batzuk, faraoiari etorkizunean laguntzeko utzi zirenak.

Piramidea korridore estuz eta logela gehigarriz dago osatua. Korridore hauek txikiak izaten dira batzuetan, ia ezkutaleku bat bezala!

2- Erreginaren Ganbera:

Erregearen kameraz gain, beste kamera txikiago batzuk daude. Horietako batek "erreginaren ganbera" du izena. Hala ere, ezin da ziur jakin erreginaren bat lurperatu ote zuten han. Aurkitu beharreko beste misterio bat da.

3- Tamaina handiko kamera huts berri bat:

Keopsen Piramide Handiaren barruan tamaina handiko kamera berri bat dago. Aurkikuntza izpi kosmikoetan oinarritutako irudiak erabiliz egin zen, fisikak antzinako egiturei buruzko informazio berria nola eman dezakeen erakusten duena. Ganbera huts handi horrek 30 metro inguruko luzera du, eta barrunbe berriaren azpian dago.

Piramidean sartzean, korridore estu batetik ibiliko ginateke, egituraren bihotzera eramango gintuena. Korridore horri "beheranzko korridorea" deitzen zaio. Korridore honek piramidean sakonago garamatza. Ilun samarra da, baina ez kezkatu! Esku-argiak erabil ditzakegu hobeto ikusteko.

Beheranzko pasabidean ibili ondoren, lurpeko ganbera batera iritsiko gara. Hemen gordetzen zituzten antzinako eraikitzaileek altxorrak eta gauza garrantzitsuak. Pentsa zenbat misterio aurkitu genitzakeen! Goranzko korridore batek lotzen du beheko pasabidea eta korridore honek erregearen ganberara eramango gaitu.

Ba al dakizu?

Piramidea harrizko milioika blokez egina izan zen, harri bakoitzak hainbat tona pisatu zitzakeen. Antzinako munduko zazpi mirarien artean, iraganean zuen distira galdu arren, oraindik zutik dagoen eraikin bakarra da.

Sierra, G. C. (2013). La Gran Pirámide de Giza: La Pirámide del Ka. Revista FAIA, 2(8), 3-37.
Martínez, F. D. P. (2010). Keops La Gran Pirámide:¿ Se construyó así?. Vision Libros.