Edukira joan

Lankide:Xabiert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabiert
Sailkapen zientifikoa

Urrezko Zapoa edo Monteverdeko Zapoa anfibio anuro espezie bat zen oso leku gutxitan bizi zena hala nola Monteverde basoan, Costa Rican eta  Erdialdeko amerikan.

1966an lehen aldiz deskribatu zituen Jay Savage hepertologoak. Desagertutzak jotzen da 1989az geroztik ez delako bakar bat ere ikusi. Haien bat-bateko desagertzea anfibio populazioen beherakadaren zati da, klimaren aldaketak berotze globala aldera eta anibio especifikoen epidemia izan daiteke.

Biologia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko Apo Bufonidae familiako Incilius generoko 40 espezie baino gehiagoren artean dago.

Morfologia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ar helduek 5 cm-ko luzera besterik ez zuten. Urrela laranja fluorescente gisa deskribatu dituzte eta apo gehienek ez bezala, azala distiratsua zuten. Haien aurkitzailea harrituta gelditu zen haiek lehenengo ikustean, ez zuen uste benetakoak zirenik “ aitortu behar dut lehengo aldiz ikusi nituenean nire arreakzio sinesgaitza eta susmoa izan zela norbaitek laginak esmalte-pinturan busti zutuela”. Espez horien emeak arrak baino zertxobait handiagoak ziren, eta haien itxura nahiko desberdina zen. Emeak laranja biziak izan beharrean, oliba berdeak eta beltzekoa ziren, borobil gorri batzuekin.

Ugalketa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gutxi dakite haien portaeraz baina lurrean bizi zirela uste da. Aitzitik, beraien presentzia oso agerikoa zen haien ugalketa garaian.  Ugalketa astebete inguru irauten zuen, apirilean zen eta denboraldi lehorra igaro ondoren, basoa heze dagoenean, ar askok biltzen ziren putzuetan emeak iristeko zain. Arrak elkarren aurka borrokatzen ziren ugalketa prozesua egiteko eta ugalketa garaia igaro ondoren beren zuloetara itzultzen ziren. Arrautzak putzutan uzten zituzten zakuetan, zaku bakoitzean 228 arrautza zeuden eta bi ilabete ondoren jaiotzen ziren.

1987an, Martha Crump ekologista eta herpetologo estatubatuarrak zorionekoa izan zen apo hauen ugalketa eprozesua ikusi ahal izan zuelako. Urrezko igelaren bila liburuan inoiz izan duen esperientzia izugarriena deskribatu zuen. Crump-ek aurkitu zituen 43.500 arrautzetatik 29 zapaburu baino ez ziren bizirik atera basoko zorua lehortu ondoren.

Historia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jay Savage-k 1966an aurkitu zuen urrezko zapoa. 1989ko maiatzaren 15ean, Crumpek aurreko urtean ikusitako ar berbera ikusi zuenetik ez da bakar bat gehiago ere ikusi.

Aurkitu eta desagertu zen bitartean, urrezko apoak maiz agertzen ziren Costa Ricako biodibertsitateak sortutako iragarki-paneletan. Urrezko apo baten txosten

anekdotikoa dago Chichicastenango herritik gertu Guatemalako mendietan eta Mexikoko estatuan ere. Urrezko apoaren pareko espezieak ere badaude Costa Rican bere habitataren eremu berean, hala nola Bufo holdridgei.

Desagerpena:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko amaierara arte, azken behaketa egin eta sei urte eta erdi lehenago, ikertzaileek oraindik espero zuten urrezko apoak lurpeko aterpeetan bizitzen jarraitzea, hamabi urte baino gehiagoko bizitza zikloak dituzten beste apo espezie batzuen antzera. 2004an, UICN-ak espeziea desagertuta zegoela zerrendatu zuen, Savage, hogeita hemezortzi urte lehenago espeziea aurkitu zuen herpetologoa, aztertu ondoren.