Wikipedia, Entziklopedia askea

Yagodg01/Proba orria


Tah Mahal, Indian dagoen mausoleo bat da. Agra hirian kokatuta dago. 1632 eta 1654. urteen artean eraikia izan zen, Shan Jahan enperadore musulmanaren aginduz. Tah Mahal Indiako ikur nagusia dela esan dezakegu, oso ezaguna delako mundu osoan.

   Ba al dakizu   
Taj Mahal munduko zazpi mirarietako bat da.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Egilea bere emaztearen omenez egin zuen eraikina.

Mumtaz Mahalek, bere senarrari, hamalau seme-alaba eman zizkion. Baina, azkena erditzean hil zen, eta enperadoreari pena handia eman zion. Horregatik, 1632an Taj Mahalen eraikuntza egin zuen, hil ondorengo eskaintza bezala.

Nola egin zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan ohikoak ziren banbuzko aldamioak erabili beharrean, langileek adreiluzko aldamio erraldoiak eraiki zituzten, bai kanpotik eta bai mausoleoaren hormen barrutik.

Uste denez, 1.000 elefante baino gehiago erabili ziren eraikuntzako materialak garraiatzeko eta 22.000 langile, margolari, brodatzaile eta harginen ahaleginak behar izan ziren.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marmol zuriko kupulak estalitako mausoleoa zatirik ezagunena den arren, Taj Mahal 17 hektarea hartzen dituen eraikin multzo harresitu bat da, horien artean meskita handi bat, gonbidatuen etxe bat eta lorategiak Yamuna ibaiaren bi ertzetan.

Taj Mahal mausoleoa 60 m garai inguru da, eta kupula nagusiak 20 m diametro eta 25 m-ko altuera du.