Lankide:Zoriontsuak/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Janis Joplin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janis Joplin 1970


Janis Joplin (1943 - 1970), bere izen osoa Janis Lyn Joplin da. 60ko hamarkadako kontrakulturaren sinbolo femeninoa izan zen. Rock izar handitzat jotzen den lehen emakume zuria izan zen. 1943ko urtarrilaren 19an jaio zen Port Arthurren, Texasko herri industrialean.


Janisek bere haurtzaroa bera jaiotako Porth Arthur herri petroliferoan igaro zuen. Familia bere gurasoek, Lyn jauna nahiz Lyn anderea, eta hiru seme-alabek osatzen zuten. Michael, Lura eta Janis bera.  Aitarekin harreman gutxi izan zuen, beti lanpetuta zebilelako. Amarekin berriz tratu gehiago zuten, baina, afektibitate gutxi eskeintzen zien bere seme-alabei. Familiak ez zituen arazo ekonomikoak eta horregaitik, Janisek bere lehen urteak beste edozein haurrek bezala pasa zituen. Txikitatik agerikoa zen Janisek zuen arazoa lagunak egiteko eta artean bilatu zuen babesa. Margolaritzak, literaturak eta musikak deitu zioten arreta, eta inspirazio iturri izan zituen lehenik poesia idazteko eta beranduago abestiak egiteko. Garai horretan korapilatsua zen Estatu Batuetan bizi zen egoera beltzekiko. Protesta ugari zeuden herrialde osoan beltzen eskubideak aldarrikatuz, Martin Luther King  mugimenduaren buru izanik. Janisek sinpatia asko zuen beltzengatik,orduan, jazza zein bluesa gustatzen hasi zitzaion beltzen musika zelako. Ondoren, soula ere gustatzen hasi zitzaion Bessie Smith izanez bere erreferente. Hainbeste gustatzen zitzaion abeslari hau bere abestiak berdin-berdin imitatzen zituela. Beranduago, jada soularen zati bat rocka bihurtu zelarik interesa piztu zitzaion rockarekiko. Hau guztia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan izan zen non beste ikasleek berarekin sartzen ziren bere itxura fisikoagatik eta beltzen laguna izateagatik. Musikan aurkitu zuen babesa eta elizako koroetan hasi zen abesten, baita, taberna batzuetan ere non benetan gustatzen zitzaiona kanta zezakeen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean, eskola tekniko batera sartu zen baina segituan utzi zuen eta abeslari bihurtu zen. Bere lagun batekin estatuko taberna askotan abesetu zuen, 16 urterekin. 1962. urtean familiarekin konpondu eta Arte Ederretako karrera hasi zuen Austinen, Texas. Bertan lagun ederrak egin zituen eta The Walter Creek Boys izeneko talde bat osatu zuten. Behin 20 urte beteta musika taldea utzi zuen eta jadanik drogekin zein alkolarekin arazoak zituen. 1963. urtean libre bizitzeko gogoekin batera Californiako hondartzetara joan zen bizitzera.  Bertan musiko asko ezagutu zituen talde desberdinetakoak eta 1964. urtean bere lehen disko ez-profesionala atera zuen Jorma Kaukonekin eta Margareta Kaukonekin batera. Ordurako arazo larria zuen jada drogarekin. 1965. urtean karrera berriro ere hartuko zuela esan zion familiari eta bere orduko mutilagunarekin ezkonduko zela, baina ez zen ondo atera eta bikoteak abandonatu zuen. Orduan San Fraciscora joan zen bizitzera eta bertan Big Brother and The Holding Company izeneko taldera batu zen. Bertan 1968rarte egon zen, eta horrek aukera eman zion festibal handitara irizteko eta Jimmy Hendrixekin jotzeko.

Janis Joplin bere ahots indartsuagatik eta bere interpretazioaren intentsitate handiagatik ezaguna izan zen. Hiru album argitaratu ondoren, heroina gaindosi batek jota hil zen, hogeita zazpi urte zituela. Laugarren albuma, Pearl, 1971ko urtarrilean argitaratu zen, hil eta hiru hilabetera. Nahiz eta oraindik egiteko fasean egon, album hau salmenta arrakastatsua izan zen, Billboard-eko zerrendetan lehen postura iritsiz. 1967an, Joplinek ospea lortu zuen Monterey Pop Festival jaialdian egindako aurkezpen batean. Bertan, Big Brother and The Holding Company San Frantziskoko rock psikodelikoko talde ezezagunaren abeslari nagusia izan zen. Bandarekin bi disko kaleratu ondoren, Big Brother utzi eta bakarlari gisa jarraitu zuen bere laguntza taldeekin, lehenik Kozmic Blues Band eta gero Full Tilt Boogie Band. Woodstockeko Jaialdian eta Festival Express trenaren ibilbidean agertu zen. Joplinen bost single Billboard Hot 100-era joan ziren, 1971ko martxoaren 1era iritsi zen "Me and Bobby McGee" abestiaren bertsioa barne. Bere abestirik ezagunenak "Piece of My Heart" ("Big Brother and The Holding Company"), "Cry Baby", "Down on Me", "Ball 'n' Chain" eta "Summertime" abestien bertsioak dira, baita bere azken grabazioa ere.Joplin 1960ko hamarkadako kontrakulturaren sinbolo femeninoa izan zen, eta rock-and-rollaren izar handitzat hartu zuten lehen emakumea. 1995ean, Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zen, eta 2004an, Rolling Stone aldizkariak garai guztietako 100 artista onenen artean 46. tokian jarri zuen; 2008an, berriz, 28. postuan kokatu zuen. Izar bat jaso zuen Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan. 1999an, rockaren hirugarren emakumezko artista onena izendatu zuten 100 Greatest Women in Rock zerrendan (VH1). Audientziek eta kritikek eszenan egoteko modu desberdina nabarmendu zuten, "elektrikoa" edo "askatasun basatiaren zentzu berria" bezala katalogatuta. Janis Joplinek Estatu Batuetan gehien saltzen den musikarietako bat izaten jarraitzen du, eta Amerikako Grabazio Industriaren Elkartearen ziurtagiriak ditu 15,5 milioi albumengatik.

Testua irakurrita,

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioetan egindakoak:

  • Big Brother and the Holding Company (1967)
  • Cheap Thrills (1968)
  • I Got Dem Ol Kozmic Blues Again Mama! (1969)
  • Pearl (1971)


Singleak:

  • Down on Me (1968)
  • Coo Coo (1968)
  • Piece of Mi Heart (1968)
  • Kozmic Blues (1969)
  • Me and Bobby McGee (1971)
    Me And Bobby McGee
  • Get It While You Can (1971)
  • Cry Baby (1971)
  • Down on Me (Live) (1971)
BAZENEKIEN?
Janis Joplinek 2015 ean Ibilbide Artistikoaren Grammy Saria irabazi zuen