Martin Luther King

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Martin Luther King
Bizitza
Izen osoa Michael King
Jaiotza Atlanta1929ko urtarrilaren 15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Memphis1968ko apirilaren 4a (39 urte)
Hobiratze lekua Martin Luther King, Jr., National Historic Site
Heriotza modua gizahilketa bala zauria
Hiltzailea James Earl Ray
Familia
Aita Martin Luther King, Sr.
Ama Alberta Williams King
Ezkontidea(k) Coretta Scott King  (1953ko ekainak 18 -  1968ko apirilak 4)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Boston University School of Theology
Washington High School bigarren hezkuntza
Morehouse College
(1944 - 1948) Artean graduatu : soziologia
Crozer Theological Seminary
(1948 - 1951) Bachelor of Divinity
Bostongo Unibertsitatea
(1951 - 1955eko ekainak 5) Ph.D. : systematic theology
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eskubide zibilen aldeko ekintzailea, teologoa, hizlaria, ministroa, idazlea, artzaina, bakezalea, gizaldeko ekintzailea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Altuera 67 hazbete
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Reinhold Niebuhr, Howard Thurman, Walter Rauschenbusch, Henry David Thoreau eta Mohandas Karamchand Gandhi
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Southern Christian Leadership Conference
Alpha Phi Alpha
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baptismoa
IMDb nm0455052
Martin Luther King Jr Signature2.svg

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, Estatu Batuak, 1929ko urtarrilaren 15a - Memphis, Tennessee, Estatu Batuak, 1968ko apirilaren 4a) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an.

Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean

  • 1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa.
Washingtoneko 1963ko abuztuaren 28ko martxaren ikuspegi bat.
  • 1963an Washington Hirian "Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko martxa arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten.

Amets Bat Dut hitzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Amets bat dut
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Adiskideok, gaur diotsuet, gaurko eta biharko zailtasunak eta frustrazioak gorabehera, oraindik amets bat dudala. Amerikar ametsean sakon errotutako ametsa da. Egunen batean, nazio hau altxatu eta bere kredoaren benetako zentzuaren arabera biziko dela amesten dut: «gizon guztiak berdin sortu zirela baiesten dugu ziurtasun osoz». Amesten dut, egunen batean, Georgiako muino gorrixketan, esklabo zaharren seme-alabak eta esklabo trafikatzaileenak elkarrekin eseri ahal izango direla anaitasunaren mahaiaren inguruan. Amesten dut, egunen batean, Mississippiko estatua bera ere, injustiziaren bero-sapak itotako estatua izanik ere, askatasunaren eta justiziaren oasi bihurtuko dela. Amesten dut, egunen batean, nire lau seme-alabak biziko direla nazio batean non ez dituzten epaituko azalaren koloreagatik, haien nortasunagatik baizik.

Amets bat dut, gaur!

Amesten dut, egunen batean, han Alabaman —arrazista suminduak dauden hartan, gobernariaren ezpainetatik eragozteko eta deuseztatzeko hitzak sortzen diren hartan—, egunen batean, hantxe bertan, Alabaman, mutiko eta neskato beltzek eskua eman ahal izango dietela mutiko eta neskato zuriei, neba-arreba gisa.

Amets bat dut, gaur!

Gaur amesten dut, egunen batean, «bailara guztiak goratuko direla, muino eta mendi guztiak berdindu egingo direla. Lautu egingo dira toki aldapatsuak eta zuzendu bide bihurriak; eta, orduan, Jainkoaren aintza azalduko da eta gizateria guztia lekuko izango da».

 »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Luther King Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Martin Luther King