Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Durdo handia edo durdoia (Labrus bergylta), ur gazietan bizi den arraina da.

Euskal Herrian hainbat modutara ezagutzen da. Durdoia, peskita edo zapatero.

Tamaina ertaineko arraina da. 50 cm inguru ditu. 29 urtez bizi daiteke.

Gorputz lodia du, hainbat koloretakoa izan daiteke. Buru handia, aho txikia eta ezpain handiak dituen arraina da.

Durdoi handia Ozeano atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da. 50m inguruko sakoneran bizi da.

Oskola duten ur azpiko animaliez elikatzen da, itsas trikua, karramarroak...

Durdoi handiak ekaina eta abuztu artean jartzen ditu arrautzak.

Arrantza kirolean ohiko arraina bihurtu da.

Jateko ona den arren, ez da ohikoa arrain hau jatea.

   Ba al dakizu   
Eskozia eta Irlandan plater ospetsu bat durdoiarekin egiten da.