Lankide eztabaida:150.241.201.225

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikipedian (edozein elkartetan bezala) badira bete beharreko arauak[aldatu iturburu kodea]

Lehen araua, gizalegez jokatzea. Eta IP honetatik Wikipedian parte hartu duenak ez du batere gizalegerik erakutsi.

2012ko azaroaren 21eko 9:42an, IP honetatik, «San Jose sumendia» artikulua sortu zen, testu hau jarrita:

« Kaixo,

lan bat egiten ari gara eta mendi honen informazioa behar dugu baina ez duzue informaziorik.
Gustatuko litzaiguke al duzuen azkarren informazioa ipintzea guk ikusi ahal izateko. Eskerrikasko.

»

Hogeita bi minutu geroago erantzun zuen Assar wikilariak. Orri hori inorentzat baliagarri ez zenez, ezabatzeko eskatu zuen, ohar hau gaineratuta:

« Alderantziz: Lana egiten duzuenean, jarri zuek lan hori Wikipedian »

Egun bereko 11:27an, ezabatzeko eskari hori egokia zenez (ez baitzeukan Wikipediako artikulu batek behar duen eduki entziklopedikorik), neronek ezabatu nuen orri hori.

Gaur, 2012ko azaroak 26, 10:18an, IP honetatik berriz ere sortu da artikulua, testu hau jarrita:

« Kaixo Xabier Armendaritz, galdera bat egin nahiko genizuke. ZERGATIK DEMONTRE ANULATU DUZU ORRIALDE HAU? LAN BATERAKO BEHAR GENUEN.. NOS HAS AYUDADO MUCHISISIMO EH OKOK »

Uste zenuten eskaera egin eta bost egunera artikulua eginda aurkituko zenutela, edo? Hemen ez nago ni zuei etxeko lanak egiteko. Boluntario gisa, Wikipedia hobetzen saiatzen naiz, eta laguntza eskatzen didanari laguntzen ahalegintzen naiz. Inork ez dit horren truke ezer ordaintzen, gogoko dudalako egiten dut. Hala ere, horrelako jarrera zakarra dakarrenari ez zaio inolako laguntzarik zor. Wikipediako arauak errespetatu gabe eta gizalegerik gabe guztion arteko lan hau berriz hondatzen baduzue, betiko blokeatuko zaizue Wikipediako edukiak aldatzeko aukera. Wikipedia osatzeko lanetan parte hartu nahi baduzue, hemen dago esplikatuta nola egin. --Xabier Armendaritz 2012-11-26, 09:27 (Eguzk.)

Bandalismo ekintzak[aldatu iturburu kodea]


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.