Lankide eztabaida:62.36.226.34

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo! Ezin dizut zuzenean deitu ez duzulako izenik eman wikipedian. Nire lehenengo gomendioa, beraz, izena ematea da. Modu honetan gauzak eztabaidatzeko aukera gehiago ematen ditu eta wikipediaren komunitatea ere hazten da. Bigarren gauza wikipedia edozeinek alda dezakeela da eta, beraz, argazki, kategoria eta beste wikipedietarako loturak zuk ere jarri ahal dituzula da. Artikuluak orohar oso ondo daude eta nik egin nizkien aldaketak teknikoak baino ez ziren izan. Komeni da, beraz, artikuluei kategoriak jartzea (adibidez, egin dituzun gehienetan [[Kategoria:New Yorkeko eraikinak]] jarri beharko zenuke bukaeran), interwikiak (beste wikipedietara loturak, adibidez, Rockefeller Center bada artikulua ingelerazko wikipedian dagoen [[en:Rockefeller Center]] orrialdera zuzendu beharko zenuke hasierako en: hori jarriz) eta irudiak. Irudiak commonsen daude, kategoriatan banatuta eta bertan milioi bat irudi baino gehiago dituzu eskuragarri, lizentzia librean, artikuluak atontzeko. Hau guztia zuk zeuk alda dezakezu inongo arazorik gabe. Edozein duda baduzu ez izan arazorik galdetzeko! Ongi izan! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:40, 2 Iraila 2008 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.