Edukira joan

Lankide eztabaida:82.245.249.75

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo ezezagun. Badirudi zinema gustuko duzula, eta euskarazko wikipedia arlo horretan osatzeko asmoa duzula. Baina, mesedez, saiatu artikulu luzeagoak idazten, entziklopedia hau zirriborroz (artikulu labur-laburrez) ez betetzeko. Nola egin edo wikipedian sakontzeko, irakurri tutoriala, edo bestela galdetu lasai! Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 18:53, 18 Maiatza 2010 (UTC)

Wikipedian denbora gehiago daramagunok formula (ia) estandar bat erabiltzen dugu iritsi berriei Wikipedian gauzak nola egiten azaltzeko prest gaudela esateko: "Galdetu lasai". Lehen aldia da ikusten dudana norbait iraindua sentitzen dela horregatik. Benetan harrituta nago Josugoniri utzi diozun mezuarekin. Honegatik diot: "BESTELA LASAI EGON: TU PADRE! ESANGO LUKE ESPAINOL BATEK; HORREGAITIK BARKAMENAK ESKATZEKO ZAIN NAGO ZURE IRAINARENGATIK;" Joer, ze erraz sentitzen zaren iraindua.

Ba nik ere esango dizut: galdetu lasai, eta gainera, lasaitu zaitez. Eta beste hauek ere erantsiko ditut:

  • hobe da Wikipedian lagundu nahi baduzu, elkarlanean, erabiltzaile erregistratu batekin egin dezazun, bestela ezingo duzu elkarrizketa koherenterik eduki (batez ere IP dinamikoa badarabilzu).
  • hemen denok ez dugu ikusten helburu gisa beste hizkuntzei aurrea hartzea artikuluen kopuruan; nire partetik, helburua kalitatezko Wikipedia egitea da, eta hori lortzeko bidea ez da Ennio Morriconeren lanen 506 artikulu egitea. Artikulu berriak egin nahi badituzu, hemen daukazu garrantzitsuak diren eta euskal Wikipediak oraindik ez dituen artikuluen zerrenda bat.

--Assar; (erantzun hemen) 21:33, 21 Maiatza 2010 (UTC)

Ez nuen ulertzen zergatik esan didazun iraindu zaitudala. Assarri esker, orain ulertu dut "galdetu lasai" horregatik dela. Sentitzen dut zuk gaizki ulertu izana, baina Assarrek dioen bezala, iritsi berriei Wikipedian gauzak nola egiten azaltzeko prest gaudela esateko erabili nuen, hau da, zalantzaren bat izanez gero, galdetu diezadakezula (diezagukezula) edozein unetan. Ondo segi.--josugoni (erantzun hemen) 12:19, 22 Maiatza 2010 (UTC)

Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.