Lankide eztabaida:Theklan/2008ko apirila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Vibrio" eta "Escherichia" artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Gabon, Theklan.

Zalantza bat daukat eta zuregana jotzen dut ea argitzen didazun...

Mikrobiologiaren artikuluak egiten jarraitzen dut, eta arestian bi sortu dut: "Escherichia" eta "Vibrio" bakteriarenak, hain zuzen. Wikipedian sartzen banaiz erregistratu gabe, eta "bakterio" artikulura joaten banaiz, artikulu horren bukaeran bakterioen sailkapena agertzen da. Bertan "Escherichia" eta "Vibrio" agertzen dira gorri kolorez (eta ez urdinez), hau da, sortu gabe egongo balira bezala.

Erregistratzen baldin banaiz, berriz, "bakterio" artikuluan bai "Escherichia" eta baita "Vibrio" ere urdinez agertzen dira.

Hau da, ematen du artikulu horiek egin gabe daudela (erregistratzen ez baldin banaiz) edo eginak baldin badaude, ez dute lotura egiten beste artikuluetan agertzen diren hitzekin ("Escherichia" eta "Vibrio").

Zergatik izango ote da??

Eskerrak aldez aurretik emanez,

Josu 19:54, 1 Apirila 2008 (UTC)

Gaztelu infotaulak (barriro)[aldatu iturburu kodea]

Txokoan eginiko eskaintzaren harira, {{EHko gaztelu infotaula}} txantiloian oraindik ez da gazteluen kokapena ikusten,Gorbeian esaterako bai baina gazteluak diren Galeako fortea eta Amaiurko gaztelua artikuluetan ez. Botako diozu begitu bat? Eskerrik asko!--Janfri; bai esan? 12:21, 2 Apirila 2008 (UTC)

Aupa Theklan! "Fitxategiak igo" atalean (Aparteko:Upload), "Hemendik igotako fitxategi guztiak ezabatuak izango dira"-ren ordez, "Hemendik igotako fitxategi guztiak ezabatuko dira" jarri beharko luke, ezta? (Denok hainbeste darabilgun pasiboa ekiditeko). Janfri eta zuri komentatzen dizuet. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 15:01, 10 Apirila 2008 (UTC)

Egina Arduratu naiz ni jada horretaz. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 16:05, 10 Apirila 2008 (UTC)

Monarka infotaula[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Txantiloien inguruan nik baino esperientzia gehiago duzunez zuregana jotzen dut. Monarka infotaula sortu berri dut, gaztelerako bertsioan oinarrituz. Bi arazo izan ditut. Hasteko, eskubian alineatu ordez ezkerrean gelditzen da, eta bestetik Monarka_infotaula/doc sortu dut ustez nagusiaren azpian geldituko zelakoan. Arazoak konpontzen lagunduko bazenida eskertuko nizuke. Eskerrik asko aldez aurretik--irauli 17:20, 11 Apirila 2008 (UTC)

Enterobakterioak[aldatu iturburu kodea]

Gabon, Theklan. Hor nabil, jo ta ke, Mikrobiologia saila osatu arte. "Enterobakterio" izeneko artikulua egin dut, eta kategoria horretan sartu dut "Shigella", "Escherichia" eta "Salmonella" artikuluak, bakterio hauek "Enterobakterioak" direlako. "Enterobakterio" izena izen arrunta da, bakteriar familia horren izen zientifikoa "Enterobacteriaceae" izanik. Neri egokiagoa iruditzen zait kategoria egiteko "Enterobakterioa", hizkuntza zientifikoan erabiltzen den izen arrunta baita, bestea latinezko izena izanik. Hala ere, pentsatu dut agian posible izanen dela "Enterobacteriaceae" berbideratzea, "Enterobakterio" artikulura pasaeraziz. Horrela, "Enterobacteriaceae" bilatzerakoan automatikoki "Enterobakterio" artikulura pasatuko litzateke. Zer iruditzen? Bestalde, "Bakterioak" kategorian bi azpikategoria agertzen dira: "Enterobacteriales" eta "Enterobakterioak". Lehena sailkapen zientifikoan Orden bat da, bigarrena Familia bat. Egokiagoa da beti familian sailkatzea ordenan baino, horregatik "Escherichia", "Salmonella" eta "Shigella" "Enterobakterioak" familian sartu ditut, eta ez "Enterobacteriales" ordenean barnean. Nire ustez, azken azpikategoria hau ezabatu beharko litzateke, bikoiztuta ez egoteko. Besterik gabe, agur bero bat. Josu 20:48, 16 Apirila 2008 (UTC)

izen arrunta eta izen zientifikoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Theklan, ematen du ados gaudela planteatu dizudan kasuan izen arruntari lehentasuna emateko.

Galdera da: nola egin lotura izen zientifikotik izen arruntera pasatzeko? Alegia, "Enterobacteriaceae" sakatzerakoan "Enterobakterio" artikulura zuzenean joateko?

Ez dakit nola egiten den.

Mila esker.

Josu 20:44, 17 Apirila 2008 (UTC)

Monarkia absolutua/ Absolutismoa[aldatu iturburu kodea]

Absolutismoa eta monarkia absolutua ez dira gauza berdinak (83.32.158.202 lankideak sinatu gabe eginiko komentarioa--Janfri; bai esan? 07:59, 26 Apirila 2008 (UTC))

Lankide:Theklan/Egoera[aldatu iturburu kodea]

Hello. Please look hehe for a comment. Enzaiklopedia refers to this. --Euku 20:07, 27 Apirila 2008 (UTC)

Aupa

Oraintxe nengoen Sarrienako irudia hobeto kokatzen, baina aurreratu zara :) Taulan agertzen den testuak despistatu nauelako geratu naiz atzean. Zera dio: Ez dago udalerriko irudirik mapan jartzeko. Igo ezazu zuk zeuk eta txantiloia aldatu. Irudia jarrita ere ez da mapan agertzen, goiko karratuan baizik. Irudi txikia mapan erakustea bada asmoa, txantiloia konpondu behar leike (ta nik ez dakit egiten). Eta asmoa irudia orain bezalan agertzea bada, ohar hori aldatu behar genuke. --Javierme 16:03, 30 Apirila 2008 (UTC)