Lankide eztabaida:Theklan/2009ko martxoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistiken orriko euskarazko Wikipediaren kokapena beste Wikipediekiko[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan, beste egunean Wikipedia:Estatistikak orriko "Euskal Wikipediaren kokapena beste Wikipediekiko" atalean euskarazko Wikipediaren artikulu kopuru finkoa jarri nuen, unean-uneko artikuluak ematen dituen NUMBEROFARTICLES txantiloia kenduta. Gero zuk lehen zegoen bezala jarri zenuen.

Hala jarri banuen, izan zen beste modura batzuetan inkoherentziak sortzen direlako. Esate baterako, malaierazko Wikipedia euskarazkoaren aurretik dagoenean (baina artikulu gutxitara), batzuetan zerrenda horretan badirudi euskarazkoak artikulu gehiago dauzkala, NUMBEROFARTICLES txantiloiak euskararen uneko artikulu kopurua adierazten duelako eta gainerako Wikipedien artikulu kopurua zaharkitua geratzen delako. Horregatik, uste dut egokiagoa dela data finko bateko artikulu kopurua jartzea beti. Zer iruditzen zaizu?--Assar; (erantzun hemen) 22:02, 15 Martxoa 2009 (UTC)

Primeran.--Assar; (erantzun hemen) 07:29, 16 Martxoa 2009 (UTC)

Kaixo Theklan, geologiako terminologia kontu batekin natorkizu: "itsaspeko mendia" izendatzeko "itsasmendi" egokia litzateke? Ez dakit euskarazko geologoen munduan erabiltzen den ala ez, baina agian proposatzekoa litzateke. Euskararen ikuspuntutik beregainagoa iruditzen zait eta beste hizkuntza batzuen bide beretik doa (Seamount, Sǣbeorg...). Baina izena aldatu (edo bestearekin batera ipini) baino lehen, zure iritzia jakin nahi nuke, edo nonbaiten begiratu dezakezun... --josugoni (erantzun hemen) 22:03, 24 Martxoa 2009 (UTC)

Ados. --josugoni (erantzun hemen) 23:04, 25 Martxoa 2009 (UTC)