Lankide eztabaida:Theklan/2012ko urtarrila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo Theklan: Duela gutxi Taxotaula automatikoa probatu dut eta gustatu zait. Orain arrainekin erabiltzen ari naiz. Hala ere zalantza/eskaera bat daukat. Beste taxotaularekin Iraute egoeraren grafikoa sartzen ahal zen, baina honekin ez dut lortu. Bada moduren bat egiteko? --Xirkan 17:02, 29 abendua 2011 (UTC)

Kaixo Theklan: Egun batzuk kanpoan egon eta gero, berriro Wikipedian. Hasi naiz ugaztunen lanarekin, zuk esan bezala artikuloetarako argazkiak bilatzen. Begiratzen dudan kategoria bakoitza Wikiproiektuaren orrialdean jarriko dut, lanak ez bikoizteko. Zailtasun bat, "Kategoria:Abrocomidae" horretan ukramierazko artikuloetan zenbait irudi topatu dut (gehienak banaketa mapak, baina baita animalienak ere) baina ezinezkoa zait euskal Wikipediara ekartzea, nahiz eta ematen du Commosen daudela. ??? Begira dezakezu zuk?

Beste aldetik ugaztunen kalitatezko artikuloen kontuan, Przewalskii zaldia artikuloa lantzen ari naiz. Ea zer iruditzen zaizun. Ongi izan eta urte berri on Gorritxiki--Gorritxiki 09:36, 31 abendua 2011 (UTC)

Esandakoa, Kategoria:Abrocomidae irudiak inportatzeko.Gorritxiki--Gorritxiki 13:44, 31 abendua 2011 (UTC)

Ados, nere kontu. Gorritxiki--Gorritxiki 14:01, 31 abendua 2011 (UTC)

Aupa Theklan! Ugaztunen kontuan argazkirik gabeko artikuloak argazki batekin osatzeaz gain, sailez sail hasi naiz argazki galeriak eta banaketa mapak sartzen, momentuz Canidaerekin ari naiz.

Przewalski zaldiaren artikuloa nahiko aurreratua daukat ugaztunen hilabeteko kalitatezko artikulorako. Begirada bat bota ea zer iruditzen zaizun eta nahikoa baderitzozu, zuk proposatu. Norberak bere artikuloak proposatzea itxusi samarra da eta. Ongi izan.Gorritxiki--Gorritxiki 17:42, 6 urtarrila 2012 (UTC)


Ugaztunen izen arruntak[aldatu iturburu kodea]

Urte berri on! Izen zientifikoak erabiltzearen aldekoa zarenez, botaren lanerako arazoa al da artikuluaren izena aldatzea edo hobe lan osoa bukatu arte itxoitea? --Marklar 11:32, 2 urtarrila 2012 (UTC)

Bale, orduan hobe itxarotea. Ez nuen edonolako itzulpena egitea esan nahi ari baizik eta Elhuyar, Euskalterm edo era horrelako hiztegiak erabili: adibidez, Elhuyarrek Castor canadensis (kanadar kastore) eta Castor fiber (europar kastore) direla dio. --Marklar 12:18, 2 urtarrila 2012 (UTC)

Sabin Aranaren artikulua[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Theklan. Eskerrik asko artikuluari buruz diozunarengatik, gaztelaniazko Wikipediak artikulu hori askoz luze eta landuagoa izatea lotsagarria baitzen (gaur egun jada ez da horrela). Zuk aipatutakoarekin ados nago, nik ikusi eta erabakitzeko moduan multzokako erreferentzien adibide edo eredu bat jarriko bazenuke, eskertuko nizuke. -Euskalduna 18:48, 2012ko urtarrilaren 9a (UTC)

50 milioi urte? Erantzuna[aldatu iturburu kodea]

Hemendik. Ez naiz gaian batere aditua; beraz, uste baduzu datua okerra dela, aldatu lasai. - --Joxemai; (erantzunak) 16:14, 14 urtarrila 2012 (UTC)

Kaixo, Theklan:

Konturatu naiz Augustin Zubikarairen fitxa errepikatuta dagoela. Biak oso antzekoak dira baina Augustin Zubikarai Bedialaunetarena eskasagoa da. Konpoduko duzu, mesedez? Ni ez naiz ausartzen, azken buruan berria naiz mobida honetan eta.

Besarkada batez:

Joxerra--Joxerra 17:53, 15 urtarrila 2012 (UTC)

Aklaratu naiz![aldatu iturburu kodea]

Barkatu, Theklan. Aklaratu naiz. Fitxa bikoiztuta zegoen baina izen desberdinekin, batean Augustin Zubikarai bezala eta bestean Agustin bezala. Azkenik, hain erraza zenez, ezabatu dut bat eta hais naiz bestea konpotzen datuak falta baitira.

Eskerrik asko--88.6.57.226 21:27, 15 urtarrila 2012 (UTC)