Europar kastore

Wikipedia(e)tik
Castor fiber» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Europar kastore
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Rodentia
Familia: Castoridae
Generoa: Castor
Espeziea: Castor fiber
(Linnaeus, 1758)[2]
Hedadura mapa

Europar kastorea (Castor fiber) Castor generoko animalia espezie bat da. Karraskarien barruko Castoridae familian sailkatuta dago. Zuhaitzen azalak eta ernamuinak janez elikatzen da, eta taldetan bizi da. Gehienbat gautarra da.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar kastorearen ale bat, Kanpezuko (Araba) arrain haztegian harrapatuta, 2016ko urriaren 25ean.

XVII. mendean galdu zen kastorea Iberiar penintsulan, suzko armen erabilera zabaltzean guztiak hil arte ehizatu baitzituen gizakiak. 2003an, ordea, Belgikako Pays des Castors talde ekologistak, legez kanpo eta isilpean, Bavarian hazitako 18 europar kastore askatu zituen Aragoi ibaian, Ebrorekin elkartzen den tokitik hurbil. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua eta Errioxako Gobernua kastore horiek desagerrarazten saiatu dira, baina alferrik. Geroztik, tamaina handiko karraskari horiek poliki-poliki Aragoiko, Nafarroa Garaiko eta Errioxako errekak kolonizatzen joan dira, eta 2014az geroztik Araban ere bizi dira.[3][4][5]

2016ko urrian kastore bat Kanpezuko (Araba) arrain haztegi batean harrapatuta geratu zen. Arabako Foru Aldundiko teknikariek lagunduta, ibaira itzuli zen. Izan ere, kastoreek, ibai ertzeko makal eta sahatsetan eragiten dituzten kalteez beste, ez diote kalte larririk eragiten gizakiari: belarjaleak dira, ez dute gizakiari kalte egin diezaiokeen gaixotasunik zabaltzen, eta gizakiengandik ihes egin ohi dute. Aitzitik, erreken dinamikari laguntzen lan handia egiten dute kastoreek: erreketan egiten dituzten presei esker, hezeguneak sortzen dituzte, uholdeak kontrolatzen laguntzen dute, eta hondakinak errekatik ateratzen dituzte.[3]

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar kastoreak honako azpiespezie hauek ditu:

  • C. f. fiber[6]
  • C. f. albicus[6]
  • C. f. vistulanus[6]
  • C. f. biellorussieus[6]
  • C. f. birulai[6]
  • C. f. pohlei[6]
  • C. f. tuvinicus[7]
  • C. f. orientoeuropeas[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Linnaeus (1758), Castoridae, Syst. Nat. .
  3. a b Naiara Lopez de Uralde: «Urteetan desagerturik izan den karraskaria topatu dute Kanpezun», Arabako Alea, 2016-11-03.
  4. (Frantsesez) «Où en est la colonisation du castor en France ?», Faune Sauvage, 297. zenbakia, 2012ko 4. hiruhilekoa. (Kopia artxibatua.)
  5. (Gaztelaniaz) «Los castores vuelven a criar en España tres siglos después», El País, 2007-12-07.
  6. a b c d e f   Kitchener, Andrew (2001), Beavers, 144. orrialdea, ISBN 1-873580-55-X .
  7. a b   «Genetic Divergence and Similarity of Introduced Populations of European Beaver (Castor fiber L., 1758) from Kirov and Novosibirsk Oblasts of Russia», Russian Journal of Genetics (MAIK Nauka/Interperiodica distributed exclusively by Springer Science+Business Media LLC. ISSN): 1022-7954 (Print) 1608-3369 (Online), 2001ko urtarrila, http://www.springerlink.com/content/q2q0l7338p827q01/fulltext.pdf .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europar kastore Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Castor_fiber

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]