Lapa de Gargantáns

Koordenatuak: 42°34′11″N 8°34′59″W / 42.56972°N 8.58305°W / 42.56972; -8.58305
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lapa de Gargantáns
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaPontevedrako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaMoraña
Galiziako parrokiaGargantáns, Moraña
Koordenatuak42°34′11″N 8°34′59″W / 42.56972°N 8.58305°W / 42.56972; -8.58305
Map

Lapa de Gargantáns Galiziako Pontevedrako probintzian Moraña udalaren Gargantáns herrian dagoen neolitoren (K.a.3000-2000 urtetan) menhir bitxia da zeren eta Galizian oso gutxi baitaude. 1958an Carlos Paratcha Vázquez maisua aurkitu zuen. Megalitoak zuen itxura bereziari esker berehala Morañako ikono bezala onartua izan zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizieraz “lapa” hitzak, beste esanahien artean, hilobi bat markatzen duen harria da. Dena dela, kasu honetan, ez dago garbi menhir honen funtzioa zein zen: hilobia markatzea, tribuen arteko muga bat ezarri, gertaera bat gogorazteko sinboloa...[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menhirrak garaierako 1'92 metro du eta diametroko 50 zentimetro. Itxura konikoa du eta euskarria karratua; euskarria moztuta dago eta, horregatik, lehen altuagoa zela pentsatzen da. Harriaren gainean hogei petroglifo inguru daude grabatuta. Baita ere angeluak eta bi suge-lerroak ikusten dira.[2]

Menhir hau eta San Martiño de Gargantáns eliza erromaniko artean, bestetik, Parañosen kastroa dago. Zoritxarrez kastro hau oso desitxuratuta dago eta egun zuhaitzen landaketa bat dago inguruan.

1980an monumentua lekuz aldatua izan zen. Hasieran San Martiño de Gargantáns eta Santa Xusta de Moraña herrien arteko mugarria zen eta 500 metrotara eraman zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]