Laritz dorrea

Koordenatuak: 43°09′58″N 2°37′56″W / 43.166069°N 2.632261°W / 43.166069; -2.632261
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lariz Dorrea» orritik birbideratua)
Artikulu hau Durangoko etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laritz (argipena)».
Laritz dorrea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Durango)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Koordenatuak43°09′58″N 2°37′56″W / 43.166069°N 2.632261°W / 43.166069; -2.632261
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Solairuak4
Ondarea
EJren ondarea24

Laritz dorrea (batzuetan Lariz idatzia) Bizkaiko Durango udalerrian kokatzen den dorretxea da. XV. mendearen bukaeran eraiki zen eta 2009an eraberritua Durangoko turismo bulegoaren egoitza izateko.[1] Durangoko Alde Zaharrean kokaturik dago eta herriko eraikin zibil zaharrena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laritz dorrea izen bereko sendiaren jabetzakoa izan zen. Lariz/Laritz familia itzal handikoa izan zen, Durangon zein eskualde osoan hainbat lursailen jabe.[2]

Hedatua dago Gaztelako Isabel I.a erreginak bertan egin zuela lo 1483. urtean, foruak zin egitera etorri zela. Dena den, udaleko artxibategiko dokumentuen arabera argi dagoen bakarra Martín Ybannes de Laris-en etxean lo egin zuela da; Laritz familiak, ordea, hainbat eraikin zituen Durangon.[3]

Laritz dorrearen jatorria Leinu gerretan eraiki ziren dorretxeetan dago baina hauek ez bezala hiri-dorrea da, defentsa funtzioa hain beharrezkoa ez duena, eta beraz, horizontaltasunari edo baoen tamainari baino aurrealde nagusiaren dekorazioari lehentasuna ematen dio[4].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri-jauregi errenazentista da, eraikuntzaren aldetik kalitate handikoa eta apaindura jorikoa.[1] Lau angeluko oinplanoa du, eta lau solairu: behekoa, solairuartea, solairu nagusia eta ganbara. Alde nagusia harlanduz egina du eta modu simetrikoan antolatua dago.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]