Edukira joan

Solairuarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solairuarte
eraikuntzako elementua
Honen parteinterior space (en) Itzuli

Solairuarte[1], mezzanine edo solairuartekoa[2][3] eraikin bateko bi solairu nagusiren arteko tarteko egitura bat da, balkoi baten itxura har dezakena. Alde batzuetatik beheko solairura (edo hall, gela edo espazio handiago batera) irekia dagoenez, eskudel edo barandaz babestua egon ohi da.

Egitura nazioarteko mezzanine terminoaz ere ezagutzen da, frantsesaren bitarez (mezzanine), baina honek mezzanino/mezzano italiarrean du jatorria, eta oinarri-oinarrian medianus latinoa, "erdikoa" euskaraz[4]. Espezifikoki, mezzanine esaten zaio, baita ere, antzoki batzuetan, besaulki-patioaren gainean atzetik luzatzen den palko edo balkoi zabalari, edo palko horretan dauden eserlekuen multzoari eta ilarari.

Lantegi edo almazen handi batean, egitura probisionala ere izan daiteke solairuarte bat, funtzio jakin batzuetarako tarteko espazio bat sortzeko erabilia.

Euskal Herriko arkitekturan, aipagarriak dira Bilboko metroaren geltoki batzuetako eraikuntzan, nasetara ezker-eskuin jaisteko dauden solairuarteak[5]. Solairuarteko modukoak dira, halaber, Lapurdi eta Nafarroa Behereko elizetako zurezko galeria ikusgarriak.

Euskal Herrikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «solairuarte - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. Bilboko Udala, Info Bilbao. (2017). Garellanoko geltoki intermodal berria, hobeto konektatutako Bilbo. Bilboko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. «Garellanoko geltoki intermodala: Egituraketa» Bizkaiko Hitza 2017-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Ingelesez) «mezzanine | Origin and meaning of mezzanine by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) Metro Bilbao Station | Foster and Partners - Arch2O.com. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]