Larla

Koordenatuak: 43°14′13″N 1°20′20″W / 43.237°N 1.339°W / 43.237; -1.339
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larla
Datu orokorrak
Garaiera700
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′13″N 1°20′20″W / 43.237°N 1.339°W / 43.237; -1.339
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea

Larla, Iparraldea probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Iparlako harresiaren ekialdean iparretik hegora goititzen den bizkar luze batek osatzen du Larla mendia, Bidarrai, Arrosa eta Baigorri artean. Nahikoa bananduta dago eta bere bizkar soilak ikusmira zabala eskaintzen du noranahi, nahiz eta mendebaldean paisaia ixten duen Iparlako harresi ikusgarria nabarmendu gehien. Larre garbiak hedatzen dira tontorraren inguruetan eta ugariak dira urteetan zehar artzantzak utzitako arrastoak, harrizko hesiak eta bordak batez ere, orain lurra jota gehienak. Ekialdeko isurialde malkartsuan meagintzak ere utziak ditu bere arrastoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larla, http://www.euskal-herria.org/.