Larrialdia (Irlanda)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Larrialdia (ingelesez The Emergency eta irlanderaz Ré na Práinne) 1940ko hamarkadan eta bereziki Bigarren Mundu Gerran Irlandako Errepublikak hartutako jarrera deskribatzeko Irlandako Gobernuak erabili zuen eufemismo edo izendapeen ofiziala izan zen. Gerrak iraun zuen denbora guztian Irlandar Estatua ofizialki neutrala izan zen, baina 1939ko irailaren 2an larrialdi egoera aldarrikatu eta biharamunean Larrialdi Botereen Akta berretsi zuen. Guzti honek Gobernuari "Larrialdia" zeritzonak iraun zuen denbora guztian erabiltzeko botere bereziak eman zizkion, tartean jendearen barneratzea, prentsa eta posta zentsura, bai eta gobernuak ekonomiaren kontrola izatea ere. Izenadapena oraindik erabiltzen da, adibidez, liburuetako kultura eta historia testuinguruan. 1946ko irailaren 2an Akta desegin zen. Nahiz eta larrialdi egoera bera 1976ko irailaren 1a arte erabat desegin ez izan, 1946. urtea ez gero normaltasun eza ohi desegiteko legedirik ez baitzen onartu.