Las Hoyas

Koordenatuak: 40°05′23″N 1°53′52″W / 40.0897°N 1.8978°W / 40.0897; -1.8978
Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Hoyas
Motaaztarnategi paleontologiko
Geografia
Map
Koordenatuak40°05′23″N 1°53′52″W / 40.0897°N 1.8978°W / 40.0897; -1.8978
Honen parte daLa Huérguina Formation (en) Itzuli
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaLa Cierva

Las Hoyas, Cuenca hiritik gertu (La Cierva udalerrian hain zuzen ere) dagoen aztarnategi paleontologikoa da.

Barremiar (Behe Kretazeokoa) garaikoa da eta Konservat-Lagerstätte izeneko aztarnategi motakoa da, hau da, ekosistemaren kontserbazio oso ona ahalbidetzen duten motakoa. Izan ere, Las Hoyas kareharri litografikoz osatuta dago, barnean ur gezako aintzira baten hondoan eratu ziren hondakin fosilizatuak gordetzen dituztenak, garai hartan Tetis itsasoko uhartedi bateko uharte bat zena.

Lo Hueco aztarnategiaren aurkikuntzari esker, Cuencako probintzia kretazear aztarnategi paleontologiko multzo garrantzitsuenetako bat bilakatu zen.

2016ko martxoaren 15ean aztarnategia Kultura Ondasun izendatu zuten, "gune paleontologiko"en kategorian. Era berean, Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak "nazioartean garrantzitsua den espainiar interes geologikoko eremu" (geosite) izendatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]