Las Rejas etxea (Cuenca)

Koordenatuak: 40°04′24″N 2°07′55″W / 40.073369°N 2.132°W / 40.073369; -2.132
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Cuencako Errejen Etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Las Rejas etxea (argipena)».
Las Rejas etxea (Cuenca)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaCuenca
Koordenatuak40°04′24″N 2°07′55″W / 40.073369°N 2.132°W / 40.073369; -2.132
Map
Ondarea
BICRI-51-0010493

Las Rejas etxea, lehen Etxe Nagusia, Espainiako Cuenca hiriko monumentua da. Espainiako Kultura Ondasunaren izendapena du. Eraikina XVI. mende bukaerakoa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuencako hiri harresitu historikoan dago, Valentziako Atarian, Sortzez Guztiz Garbiko ordenaren mojen monasterio batetik gertu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi solairuko eraikina da, patio arkupedun baten inguruan egina. Etxearen atzealdean lehen ortu bat zegoen. Fatxada nagusian lau leiho daude, burdin sarez itxita, eta bi tenante biluzik heldutako harmarria dago ere bai. Angeluan lehen beste leiho bat zegoen baina, geroago, itxi egin zen eta apaingarri barroko batekin ordezkatu zen.

Etxeak aldaketa asko ezagutu ditu. Ondorioz, XVI. mendeko elementuak oso aldatuta daude. Garai batean, dirudienez, San Julián ostatua etxe honen parte izan behar zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]