Edukira joan

Laurak Bat (Buenos Aires)

Koordenatuak: 34°36′49″S 58°22′57″W / 34.6137038°S 58.382561°W / -34.6137038; -58.382561
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laurak Bat (Buenos Aires)
Kokapena
Estatu burujabe Argentina
Argentinako hiriBuenos Aires
Koordenatuak34°36′49″S 58°22′57″W / 34.6137038°S 58.382561°W / -34.6137038; -58.382561
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1877
Kontaktua
HelbideaAv. Belgrano, 1144
Webgune ofiziala
Laurak Bat Euskal Exearen egoitza.

Laurak Bat Buenos Airesko euskal etxeetako bat da. Bigarren Karlistaldiaren ondoren Euskal Herritik iritsitako 13 gaztek sortu zuten, 1877ko martxoaren 13an; beraz, Argentinako eta munduko euskal etxerik zaharrena da. Belgrano etorbideko 1144an du egoitza.[1][2]

Etxe barnean Gernikako arbolaren kimu bat dago (1906an landatutakoa). 2007an 407 bazkide zituen zentroak eta euskal kulturarekin zerikusia duten era guztietako jarduerak antolatzen dituzte (euskara eskolak, mus txapelketak, pilota partidak, dantzak…).[3]

1877ko martxoaren 13an sortua, munduko euskal etxerik zaharrena da Laurak Bat. Azken Karlistadaren ostean Euskaditik heldutako 13 gaztek sortu zuten Laurak Bat euskal etxea.[4]

Andres Irujo Ollo eta Ixaka Lopez Mendizabal Buenos Airesen.

Xabiertxo liburua idatzi eta argitaratu zuen Ixaka Lopez-Mendizabalek, 1940ko hamarkadan, Andres Irujorekin batera, Ekin Euskal Editoriala sortu zuen, Laurak Baten buru-belarri inplikatu zen: Lagun Onak abesbatza zuzendu zuen, Saski Naski bultzatu zuen, euskara irakatsi, hitzaldiak eman eta abar.[5]

Belgrano etorbideko egoitzak atal hauek ditu:[6]

  • Trinketea. euskal pilotaren modalitate desberdinak gustuko dituztenentzako gunea. Instituzioan txertatzeko modu bat, euskaldunen zaletasun handienetako batetik, denboren bidez ospea eman diena.
  • Auditorioa Sebastián de Amorrortu: eraikinaren zorupean, Euskadiko eginkizun politiko eta kulturaleko pertsona ospetsuekin egindako topaketa (hitzaldi, bideo) ugariren lekukoa da.
  • Euskara ikasteko gelekin komunikatuta dago, eta prest dago komunitatearen eskakizunei erantzuteko eta hainbat jarduera hartzeko.
  • Aretoak (Areto Nagusia eta Gure Txokoa arteoa): familia eta lagunak elkartzen diren jai eta ospakizunen esparrua, ondo jatearen euskal tradizioari eta dantzan eta kantuan partekatutako alaitasunari eutsiz.
  • Gernikako haritz mitikoaren kimu bat gordetzen du, euskal askatasunen eta askatasunaren eta bakearen bila jarraitzen duen herri baten duintasunaren sinboloa.

Euskal kulturarekin zerikusia duten era guztietako jarduerak antolatzen dituzte (euskara eskolak, mus txapelketak, pilota partidak, dantzak…).[3][6]

  • Beste jarduera batzuetarako harrera ere bada, hala nola kontzertuak, hitzaldiak, omenaldiak, ikastaroak. Halaber, irekita dago komunitateko ospakizun partikularretarako.
  • ONGI ETORRI da euskal etxerako sarbidea markatzen duen leloa, belaunaldi askok Buenos Airesen euskaldunen historia eta kulturaren erreferentzia gisa eraiki zuten gunea.
  • DANTZA-TALDEA. Argentina eta Emakume Abertzale Batzaren Euskal Ekintza, beren haur eta gazteen parte-hartzea, indarra eta bultzada, ospatzen dituzgten jai bakoitzean, guztion artean eraiki beharreko herri, kultura, tradizio, historia eta etorkizun baten partaide izatearen sentimendua biziberritzen baitute.
  • EUSKARA TALDEA. 1887tik dago gure etxean, eta 1904tik irakaskuntza-ikastaroak antolatzen ditu. Hizkuntzaren defentsan eta kulturaren zabalkundean konprometitutako ikasle- eta irakasle-taldean islatzen da, nortasun-ikur gisa.
  • LIBURUTEGIA): 4.200 liburu baino gehiagoren altxor oparoari esker, euskal gaiei buruzko informazio eta dokumentazio gune nagusi bihurtu da. Jendeak oro har kontsultatzeko irekia eta teknologia berrien arabera berrantolatua, elkarren artean eta Euskal Herriko liburutegi-sare zabal batean konektatuta.
  • JATETXEA : taberna, topaketak eta trukeak egiteko lekua, mus eta saski jokoa, lagun arteko bazkari baten alaitasuna eta publiko orokorrarentzako atea zabalik.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako bigarren elkarterik zaharrena da Laurak Bat. 2017an Argentinako Senatuaren ‘Mención de honor Domingo Faustino Sarmiento’ jaso zuen, oso elkarte eta norbanako gutxik duten errekonozimendu bat. Buenos Aireseko Udalak antolatzen duen ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ jardunaldiaren barruan eman zioten aipamen berezi hori (Hiri Autonomoaren Gobernuak), eta euskal etxeko kideak arduratu ziren ekimena antolatzeaz. Bi helburu nagusi ditu proiektu honek. Batetik, jatorri ezberdinetako komunitateei beren kulturaren inguruan biltzeko aukera eman nahi zaie, ospakizun handi bat sortuz hiriaren bihotzean. Bestetik, kultura erakustaldi horiek erakutsi nahi zaizkie Buenos Aireseko gainontzeko biztanleei.[7]

Laurak bat, izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laurak Bat goiburua oso erabilia izan zen XIX. mendean. Hego Euskal Herriko lau probintziak elkartzeko sentimendua azaltzen zuen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Hirurak Bat lemaren ondoren sortua izan zen, eta Anton Abadiaren Zazpiak Bat lemaren aurretik. 1866an Altsasun Nafarroako zenbait foru-diputatuk Hego Euskal Herriko lau probintzien arteko lotura sendotzea aztertzeko egindako bileretan sortu zen lema.

Badira 'Laurak Bat' izena duten beste euskal etxe. Valentzian[8] eta Montevideon izan dira horrelakoak. Berez munduan sortutako munduko lehen euskal etxea 1876an Montevideon sortutako Laurak Bat Euskal Etxea izan zen. Baina etxe hura itxi egin zen aspaldi.

Munduko Euskal Etxeen mapa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus Munduko euskal etxeen mapa interaktiboa (Wikidatako datuekin, 2025)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]