Lauren Tuchman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lauren Tuchman
Bizitza
Jaiotza1986 (37/38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaDickinson College (en) Itzuli
Jewish Theological Seminary of America (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Lauren Tuchman (1986) estatubatuar errabinoa eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea da. 2018an, munduko lehen emakume errabino itsu bihurtu zen[1][2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an jaio zen, eta txikitatik izan da itsu[1][2]. Aita juduaren eta ama katolikoaren alaba, Washingtonen hazi zen[2][3]. Tradizio katolikoan hezi zen arren, amak garrantzitsua ikusten zuen juduen tradizioak seme-alaben heziketan sartzea[3]. Hainbat istilu kapazitista izan zituen komunitate katolikoan[4]. Nerabezaroan itsuentzako otoitz-liburua (siddur) eskuratu zuen eta judaismoa aztertzen hasi zen[1].

Dickinson Unibertsitatean erlijioa ikasi zuen eta judaismoari lotuago geratu zen[5]. Ondoren, masterra egin zuen Estatubatuar Teologia Seminario Judutarrean[2]. Han konturatu zen judaismoarekin lotutako espazio askotan pertsona desgaitu bakarra zela eta, zenbait aurrerapen egin ziren arren, inklusioaren ideia zabalago bat gauzatu gabe zegoela. Masterra egin eta hiru urtera, ordenazio egitea erabaki zuen[1][6].

2018an errabino ordenatua izan ondoren, Avodah erakundean hasi zen lanean[2][7]. 2019ko irailean, JOIN for Justice erakundeko zuzendaritza batzordean sartu zen. Urte berean, SVARA's Kollelen ikasketak amaitu zituen[8].

2018tik 2020ra, David Jaffe errabinoaren Inside Out Wisdom and Action proiektuan ikasi zuen, eta orduan irakasten hasi zen. Horrez gain, inklusioari buruzko kontsultak egiten ditu[2].

Sariak eta tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017: 36 Under 36 saria[9]
  • 2020: Jewish Orthodox Feminist Allianceren Ushpizot[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) «Through a Different Lens: First Blind Woman Rabbi Talks Life, Judaism, and Inclusion» USCJ Journeys 2019-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  2. a b c d e f (Ingelesez) Imhoff, Sarah. «Lauren Tuchman» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. a b (Ingelesez) Buckholtz, Marjorie. «From Moses to Covid: Rabbi Lauren Tuchman on Disability and Inclusion» Lilith 2021-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  4. (Ingelesez) Miller, Kylie. «Religion & Disability with Amy Kenny, Mona Minkara, & Rabbi Lauren Tuchman» Judy Heymann 2023-04-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. (Ingelesez) Foretek, Jared. «Inclusion is not an investment, rabbi says» Washington Jewish Week 2019-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  6. (Ingelesez) Ross, Tova. «Lauren Tuchman» NY Jewish Week 2017-05-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  7. (Ingelesez) Fox, Mira. «The first blind female rabbi is making sure she won’t be the last» Forward 2021-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  8. (Ingelesez) «Lauren Tuchman» SVARA: A Traditionally Radical Yeshiva (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  9. (Ingelesez) «36 Under 36 2017» NY Jewish Week (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  10. (Ingelesez) «Rabbi Lauren Tuchman» Respect Ability (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]